Sarajevoko setioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarajevoko setioa
Bosniako Gerra
Evstafiev-sarajevo-building-burns.jpg
Bosniako parlamentua sutan.
Lekua Sarajevo, Bosnia eta Herzegovina
Emaitza Hainbat zibilen heriotza eta Dayton Hitzarmenaren sinaketa.
Gudulariak
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Bosnia eta Herzegovina
(1992-95)
NATO (1995)
Flag of SFR Yugoslavia.svg Jugoslavia (1992)
Flag of Republika Srpska.svg Republika Srpska (1992-95)
Buruzagiak
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Mustafa Hajrulahović Talijan
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Vahid Karavelić
Flag of Bosnia and Herzegovina (1992-1998).svg Nedžad Ajnadžić
Flag of SFR Yugoslavia.svg Milutin Kukanjac (Mar - Uzt 1992)
Flag of Republika Srpska.svg Tomislav Šipčić (Uzt-Ira 1992)
Flag of Republika Srpska.svg Stanislav Galić (Ira 1992-Abu 1994)
Flag of Republika Srpska.svg Dragomir Milošević (Abu 1994- Ots 1996)
Indarrak
40.000 (1992) 30.000 (1992)
Galerak
6.305+ soldaduren heriotza 2.687+ soldaduren heriotza
Zibilak: 10.000 hildako/desagertu, 56.000 zauritu

Sarajevoko setioa indar armatu serbiarrek Bosniako Gerran Sarajevo hiriburuan egindako setioa izan zen, gerragintza modernoko luzeena, 1992ko apirilaren 5etik 1996ko otsailaren 29ra iraun baitzuen.

Bosnia Herzegovinak Jugoslaviatik independentzia aldarrikatu ondoren, serbiarrek Sarajevo inguratu zuten, Srpska Errepublika serbiarra eratu nahian Bosnia Herzegovinako lurraldean. Serbiarrek 18.000 gizoneko armada kokatu zuten inguruko muinoetan, eta handik eraso zuten artileria, gerra-gurdiak, hegazkinak, tiratzaileak eta abar erabiliz. Bosniako gobernuaren tropak 40.000 izatera iritsi ziren, baina kaskar hornituta ezin zuten setioa gainditu.

Estimatzen da 10.000 lagun inguru hil zirela edo falta direla, tartean 1.500 ume. Horretaz gain, 56.000 zauritu ere eragin zuen setioak. 1995erako, hilketek eta derrigorrezko migrazioak 334.663 biztanlera murriztu zuten hiriaren populazioa, gerra aurrekoaren %64.

Gerra ondoan, Lehengo Jugoslaviarako Nazioarteko Epaitegi Kriminalak bi jeneral serbiar zigortu zituen setioan gizateriaren kontrako krimenak egiteagatik: Stanislav Galić eta Dragomir Milošević. Bizitza osorako eta 33 urteko gartzela zigorra jaso zuten hurrenez hurren. Radovan Karadžić Srpska Errepublikako buru ohiaren kontrako salaketa bat ere setioagatik doakio.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarajevoko setioa Aldatu lotura Wikidatan