Sardexka
Wikipedia(e)tik
Sardexka alde batean kirtena eta bestean puntan amaitzen diren hortzak (normalean hiru edo lau) izaten dituen tresna da. Gauzak ziztatu, eutsi edo garraiatzeko erabili ohi da, baina batez ere sukaldaritzan eta janaria ahora eramateko erabiltzen da. Erabilia izan zen lehenengo aldiz mendebaldean; ekialdean, ordea, ospetsuagoak izan ziren zotzak. Hala ere, gaur egun sardexkak Asian ere erabiltzen dira.
Sardexka mota ezberdinak existitzen dira, erabileraren arabera. Adibidez, haragia jateko bada, arrainarako edo postreetarako.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |