Sardiniako Erresuma (1720-1861)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sardiniako Erresuma
Regno di Sardegna
1720 – 1861
Monarkia
bandera

armarria

Sardiniako Erresuma 1815ean
Geografia
HiriburuakTurin
Cagliari (1798-1814)
Kultura
Hizkuntza(k)Italiera, sardiniera, frantsesa, frankoprovenzera, piemontera
ErlijioaKatolikoa
Historia
Sorrera1720ko abuztuaren 24a
Frantziar inbasioa1796-1797
Vienako Batzarra1815eko ekainaren 9a
Italiaren bateratzea1861eko martxoaren 17a
Aurrekoak
Savoiako dukerria
Genovako Errepublika
Sardinia
Ondorengoak
Italiako Erresuma
Frantziako Bigarren Inperioa

Sardiniako Erresuma, Piemonte-Sardinia edo Sardinia-Piemonte ere deitua, Savoiako etxearen jabegoa izan zen 1720 eta 1861 artean. Sardiniaz gain, Savoia, Piemonte eta Niza hartzen zituen erresumak. 1815ean, Vienako Batzarrak Liguria (Genova barne) erantsi zion.[1]

Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoren, 1713ko Utrechteko Itunaren kariaz, Viktor Amadeo II.a Savoiakoak Siziliako koroa jaso zuen. Baina 1720an, Londresko itunean (1718) adostutakoaren arabera, Sizilia Austriar Inperioari eman behar izan zion eta, ordainez, Sardinia (ordura arte Espainiaren izana) hartu zuen. Ordutik 1861 arte Viktor Amadeo eta haren ondorengoak Sardiniako errege titulua eraman zuten, beren botere eta aberastasunaren jatorria, eta baita egoitza ere, Piemonten zegoen arren. 1848ko martxoan Karlos Alberto Sardiniakoak Statuto Albertino izeneko konstituzio berria promulgatu zuen. 1861ean Vittorio Emmanuele, Karlos Albertoren semea, Italiako Erresuma batuaren errege bilakatu zen. Erresuma berri horren konstituzioa Statuto Albertinoan oinarritu zen[2].

Errege zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sardinia, kingdom of, The Columbia Electronic Encyclopedia, 6th ed., Columbia University Press, infoplease.com
  2. Sardinia, Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., britannica.com, 2011ko azaroaren 28a

Ikus ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]