Sargon Akadekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sargon Akadekoa

Bizitza
JaiotzaAzupiranu (en) Itzuli, K.a. 2300 aldean
HeriotzaAkadtar Inperioa, K.a. 2215 aldean ( urte)
Familia
AitaLa'ibum
Amaenitum
Ezkontidea(k)Tashlultum
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta cup-bearer (en) Itzuli
Akadtar Inperioaren hedaduraren mapa, Sargonen konkistekin eta ondorengo matxinada nagusiekin. Akadtar nagusitasunezko 150 urteek, oroitzapen sakona utzi zuten Mesopotamiako mentalitatan, ondorengo mendeetan, bata bestearen etorritako inperioen sorleku izango dena, inperio horien erregeentzako, Sargon eta honen biloba Naram-Sim ohiko enperadore ereduak izango direlarik. Lehenari buruz, jarraitu beharreko bertuteak nabarmentzen dira, mito bihurtuz, bigarrenari dagokionez, berriz, matxinadak apaltzen nekatutako inperioaren anti-eredua nabarmentzen da.

Sargon Akadekoa[1] (𒈗𒁺 / Šarru-kīnu, "errege legitimoa", "benetako erregea") (K.a. 2334-K.a. 2279 kronologia laburraren arabera), historian, inperio bat sortu zuen lehen erregistratutako pertsona da. Zehazki, Akadtar Inperioa sortu zuen. Bere inperioak, Tigris eta Eufrates ibaien ibarra eta egungo Turkiaren zati bat hartu zituen. Haren hiriburua Akad izan zen.

Sargonen elezahar sumertarrak, bere aita, La'ibum bezala aurkezten du. Sargon, Sumerren Kisheko errege zen Urzababaren kopari nola bihurtu zen deskribatzen du. Sargonek, amets bat izan zuen, non Inanna jainkosak bere alde egiten zuen, Urzababa odol iturri batean itotzen duena. Sargonek Urzababari kontatzen dio, eta hau, Sargon hiltzen saiatzen da, baina Inannak ohartarazi egiten du. Urzababak, Sargonengana, Urukeko Lugal-zage-si erregea bidaltzen du, Sargon hiltzeko mezua daraman buztinezko taulatxo batekin. Baina gutun-azalak oraindik ez ziren asmatu (dirudienez, elezaharra, puntu honetan galduta dago, ustez, Sargon errege bihurtzera nola iristen den deskribatzen du).

Sumertar errege zerrendatik: "Agaden, Sargon, aita lorezaina zuena, Urzababaren koparia, Agadeko errege izatera iritsi zen, Agade eraiki zuena, 56 urtez gobernatuz". Ulertzeko zaila bada ere, Urzababa eta Lugal-zage-si errege bezala agertzen dira zerrendan, baina zenbait belaunaldiko tartearekin, hala ere, uste denez, Urzababak Kisheko jauregian bizi behar izan zuen Sumerreko bere erresuma galdu eta handik denbora askora.

Sargon da Lugal-zage-siren oinordekoa eta dinastia berri baten sortzailea. Bere seme-alabak Rimux, Manixtuxu eta Enheduanna dira, azken hau, zenbait akadtar ereserkiren egilea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Lugal-zage-si
(Ummaren nagusitasuna)
Sumerreko erregea
K.a. XXIV. mendea
Ondorengoa
Rimux

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sargon Akadekoa Aldatu lotura Wikidatan

Akadtar Inperioa