Sargon II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dur Sharrukineko (Khorsabad) Sargonen jauregiko baxuerliebea. Louvre.

Sargon II.a (K. a. 722-K. a. 705) (siriakoz ܣܪܓܘܢ) Sargon (hebreeraz Sargôn, beharbada, "eguzkiaren printzea" edo "berak ezartzen du erregea", aramaikoz Srgn eta Ðrkn; asirieraz Sharru-kên), Asiriako errege bat izan zen Inperio Berriaren garaian. Tronura iritsi zen Salmanasar V.a hil ondoren. Ziuraski, usurpatzaile bat zen, mantendu den testu baten arabera, Tiglath-Pileser III.aren semea zela zioen arren. Edozein kasutan, armen bidez lortu zuen tronua, eta, bere iritsierak, iraganarekin apurtzea suposatu zuen, bere idazkunetako bakar batean ere ez baita bere aurreko erregerik aipatzen. Errege boteretsu bat izan zen, konkistatzaile handi bat eta asiriar gobernarien dinastiarik garrantzitsuenaren sortzailea, hauen agindupean, inperioak bere garaipenik handienak lortu zituelarik.

Ezaguna Isaiasen liburuan aipatzen delako, bere izena XIX. mendearen erdialdean dezifratzea lortu zen lehen errege asiriarra izan zen, asiriologia, oraindik hasi berritan zegoenean, arkeologia biblikoarentzat arrakasta handia izan zelarik.

K. a. 722an egin zuen kanpainan, Samaria konkistatu zuen, baina baliteke aurretik ere erori izana, soilik Salmanasar V.aren komandantea baino ez zenean. K. a. 720an, aldi berean bi aldetan aritu zen: Babilonian, Marduk-apal-iddina II.ak Ummanigashen aldetik jasotzen ari zen laguntza mozteko, eta siriar-egiptoar koalizio baten aurka, Arpad, Simirra eta Damasko probintzia matxinatuak birkonkistatuz.

Behin barnealdean eta mugetan egoera bere onera ekarri ondoren, Urartutaz arduratzen hasi zen, Tiglath-Pileser III.ak zigortu zuen arren, mehatxu bat suposatzen zuena, bere errege berri Rusa I.arekin. K. a. 717an, Karkemish erantsi zuen, Eufratesen kokapen estrategikoa zuena, bertako gobernariek Frigiako Midas erregearen aurkako ustezko konspirazio bat aitzakia bezala jarrita. Hurrengo urtean, sistema defentsibo bat antolatu zuen ekialdean, Parsuashen, mediar tribuak sartzea eragozteko, oraindik behar bezala antolatu gabe zeudenak. K. a. 715ean, Samaria birpopulatu zuen erbesteratutako arabiarrekin, Egiptoren eragina indargabetzeko.

K. a. 714an, bortizki eraso zuen Urartu, beharbada, estatu hau, zimeriarren aldetik jasaten ari zen mehatxua probestuz, bere iparraldeko bizilagunarekin zuen leiha bere alde jartzea ahalbidetzen diona. K. a. 713an, mendebaldean parte hartu behar izan zuen, Tabal eta Zilizia Asiriako probintzia bihurtuz.

K. a. 711n, Ashdod, Judá, Edom, Moab eta Egiptok osatutako koalizio palestinar bat zanpatu zuen. Hau da, Biblian, Isaiasek Isaias 20:16 aipatzen duen gertaera, judutarrak, matxinadaren arriskuari buruz abisatuz.

K. a. 710ean, behin mugak ziurtatu ondoren, Marduk-apla-iddinarekin antzinako kontuak argitzeko garaia zela uste izan zuen, baita Elametaz mendekatzeko ere, kanpaina bat bi armadakin abiaraziz. Batek, elamitar tropak indargabetzen zituen bitartean, besteak, Babiloniako erregea garaitzen zuen. Honela, Asiria eta Babiloniaren arteko koroa bikoitzaren tradizioa berrabiaraztea lortu zuen, Babiloniako errege bezala, K. a. 709an koroatuz.

K. a. 707an, Babiloniatik itzuli zen, harrapakinarekin, eta Dur Sharrukin hiria amaitzen aritzen da (gaur egun Khorsabad), Ninivetik 16 kilometro iparrekialdera zegoena, eta hiriburu berria izango zena. Hurrengo urtean, Dur Sharrukin inauguratu zen, oraindik erabat amaitu gabe zegoenean, ezta erabat populatua ere.

Hil zenean, Sargonek, itxura batean sendoak ziruditen oinarridun erresuma bat utzi zuen, baina, benetan, barne arazo larriak zituena, eta, alde guztietatik, etsai boteretsuz inguratuta zegoena, Egipto, Urartu eta Elamitar Inperioa kasu, ondorengo gobernuak zaildu zituztenak.


Aurrekoa
Salmanasar V.a
Asiriako erregea
K. a. 722-K. a. 705
Ondorengoa
Senakerib


Aurrekoa
Marduk-apal-iddina II.a
Babiloniako erregea
K. a. 709-K. a. 705
Ondorengoa
Senakerib
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sargon II.a Aldatu lotura Wikidatan