Sarkofagoetako Testuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sarkofagoetako Testuak idazkiak dira, Antzinako Egiptoko sarkofagoetan sorginkeriak grabaturik dituztenak. Hortik datorkio gaur egungo bere izena.

Formula sakratu, ofrenda eta eguzkiak eta Osirisek inspiraturiko erritu talde bat dira, hildakoa, beste mundutik bere igaroan aurkituko zituen arriskuetatik babesteko xedea zutenak, honela, hildakoaren hilezkortasuna babestuz, bere elikadurarako moduak ere badituzte.

Najti kantzilerraren sarkofagoa K. a. 1950-K. a. 1900. Asiuten aurkitua XII. dinastia Inperio Ertaina

Bere jatorria Egiptoko Antzinako Inperioko Piramideetako Testuetan dago, K. a. 2350ean idatziak izan zirenak, garai honetan, hilezkortasuna eta berpiztea erregetzaren pribilegio esklusiboa zelarik, eduki berriak eta Egiptoko Inperio Ertaineko sinesmen berriak dituen arren.

Egiptoko lehen tarteko aroan agertzen dira, K. a. 2100. urte inguruan, eta Inperio Ertainean zehar garatu ziren, nobleziak, sarkofagoetan hilobiratua izatea eta testu magikoak erabiltzearen eskubidea lortu zuenean, aurretik, hori, faraoiaren pribilegio esklusiboa zelarik.

Herriak, testu sakratuak, bakarrik Egiptoko Inperio Berritik aurrera erabili ahal izan zituen, K. a. 1500etik aurrera, eta honek, azkenik, Hilen Liburua sorrarazi zuen.