Nicolas Sarkozy

Wikipedia(e)tik

(Sarkozytik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nicolas Sarkozy
Nicolas Sarkozy

Karguan
2007 -tik
Lehen ministroa   François Fillon
Aurrekoa Jacques Chirac

Karguan
2007 -tik
Lehen ministroa   Albert Pintat
Gobernadorea Philippe Massoni
Norekin Joan Enric Vives Sicília
Aurrekoa Jacques Chirac

2005 – 2007
Lehen ministroa   Dominique de Villepin
Aurrekoa Dominique de Villepin
Ondorengoa François Baroin

2004 – 2004 (7 hilabete)
Lehen ministroa   Jean-Pierre Raffarin
Aurrekoa Francis Mer
Ondorengoa Hervé Gaymard

Jaiotza 1955ko urtarrilaren 28a
Paris, Frantzia
Alderdi Politikoa UMP
Ezkontidea Carla Bruni
Lanbidea Abokatua
Erlijioa Katolikoa

Nicolas Sarkozy, izen osoa Nicolas Paul Stéphane Sarközy de Nagy-Bocsa, (Paris, 1955eko urtarrilaren 28an - ) Frantziako estatu-buru edo presidentea da.

Gaur egun, Jacques Chiracen Barne Ministroa izan da 2007ko martxora arte, baita UMP alderdi erdi-eskuindarreko burua ere. 2007ko urtarrilaren 14an alderdiak urte horretarako presidente-hauteskundeetarako hautagaia izendatu zuen. Maiatzaren 6an, bigarren itzulian hauteskundeak irabazi zituen eta beraz, errepublikako presidente bihurtu zen.

Aldekoek zein aurkariek Sarko laburdura erabiltzen dute hari buruz hitz egitean.

[aldatu] Karrera politikoa

  • 1977, Neuilly-sur-Seine hiriko zinegotzi aukeratu zuten.
  • 1977, RPR (Rassemblement pour la République) alderdiko batzorde zentraleko kide izendatu zuten.
  • 1978-1979, RPR alderdiaren gazteri ataleko delegatua.
  • 1979-1981, gazteri nazionalaren presidente izendatu zuten, Jacques Chiracen gidaritzapean.
  • 1988, RPR alderdiaren idazkari nazionala, gazteria eta hezkuntza ordezkaria.
  • Union pour les Élections européennes zerrendako zuzendarietako bat izan zen.
  • 1992-1993, RPR alderdiaren azpi-sekretarioa.
  • 1993tik, RPR alderdiaren politika arloko kidea
  • 1993-1995, aurrekontuetako ministro Edouard Balladurren gobernuan.
  • 1995-1997, RPR alderdiaren ordezkari.
  • 1998-1999, RPRko idazkari nagusia.
  • 1999, RPRko bitarteko presidentea.
  • 1999, RPR-DL koalizioaren zerrendetako lehen hautagaia izan zen, ekaineko hauteskunde europearretan.
  • 2000ko maiatza, Hauts-de-Seine departamentuko presidente aukeratua izan zen RPR alderdiarekin.
  • 2002 – 2004ko martxoa, Jean-Pierre Raffarinen gobernuan barne-ministro.
  • 2004ko martxoa – 2004ko azaroa, ekonomia, finantza eta industria ministroa Jean-Pierre Raffarinen gobernuan..
  • 2004ko azaroa, UMP alderdiko buru aukeratu zuen eta ministro kargua utzi zuen..
  • 2005ko maiatza, Dominique de Villepinen gobernuko barne-ministroa izan zen.
  • 2007ko urtarrila, hauteskunde presidentzialetarako UMP alderdiko hautagai aukeratu zuten.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak