Sarnath

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dhamekh Stupa Sarnathen

Sarnath (Hindiz सारनाथ) edo Sārnātha (batzuetan Mrigadava, Migadāya, Rishipattana, Isipatana), Varanasin dagoen herria da, gaur egun aztarnak baino gelditzen ez direlarik. Budistentzako lau toki sakratuetako bat da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Sarnathen aurkitu diren aztarnak antzinako Isipatana hiriari dagozkio. Isipatana izenak "gizon sakratuak lurrera erori ziren tokia" esan nahi du, izan ere kondairak dio gizon sakratuek Himalaia mendikatetik salto egin eta bertan erori zirela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budak bertan eman zuen bere lehen sermoia, Dharmari (erlijioari) hasiera emanez eta lehenengo Sangha (komunitate budista) sortuz. Idatziek diotenez Buda hil eta bi mendetara 12.000 monje budista bizi ziren Isipatanan, ondoan zegoen Varanasiri esker hiria nabarmen aberastu eta hazi zen. Xuanzang erromes txinatarrak VII mendean esan zuen 30 monasterio budista ikusi zituela bertan, bai eta hainbat hindu eta jainista ere.

XII mendean musulman turkiarrek erasotu zuten hiria eta arpilatu ondoren erabat suntsitu zuten. Isipatanaren bila aritu ziren XIX mendeko arkeologoak eta Alexander Cunningham ingelesak aurkitu zuen Varanasitik 13 kilometrotara, gaur egungo Sarnath herrian.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eraikin ikus daitezke Sarnathen:

  • Dhamek estupa: Sarnatheko eraikin garrantzitsuena da. 500. urtean eraiki omen zen Ashoka enperadoreak k.a.249an eraikia zuen beste baten gainean. Buda eta bere ikasleen erlikiak dauzka barnean. Adreilu eta harrizko zilindro handi bat da, 43 metroko altuera eta 28 metroko diametroa duena. Oinarria oso dekoratua dago eta oraindik ondo mantentzen dira irudiak.
  • Dharmarajika estupa: Ashokaren aurreko estupa baten aztarnak dira.
  • Chaukhandi estupa: Budak bere lehenengo ikasleak aurkitu zituen tokian dagoen estupa da. IV. eta VI. mendeen artean eraiki zen.
  • Ashokaren zutabea: k.a. III mendean Ashokak hainbat zutabe eraiki zituen gainean lehoien irudia zeukatenak. Sarnathekoa berezia da, hiru lehoi agertzen baititu. Gaur egun Indiako sinbolo nazionala bihurtu da.

Koordenatuak: 25°22′52″N 83°01′17″E / 25.3811111°N 83.0213889°E / 25.3811111; 83.0213889

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarnath Aldatu lotura Wikidatan