Sasamón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sasamón

 Gaztela eta Leon
Izen ofiziala Sasamón
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Gaztela eta Leon
Flag Burgos Province.svg Burgos
Odra-Pisuerga
Alkatea José María Marín Pérez
Koordenatuak 42°25′10″N 4°2′33″W / 42.41944°N 4.0425°W / 42.41944; -4.0425Koordenatuak: 42°25′10″N 4°2′33″W / 42.41944°N 4.0425°W / 42.41944; -4.0425
Sasamón Gaztela eta Leon-n dago
Sasamón

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 113,11 km2
Distantzia 30 km Burgosera
Postakodea 09123
Biztanleria 1.269 bizt
Dentsitatea 11,22 bizt/km²

Sasamón Burgosko udalerria da, Odra-Pisuerga eskualdean dagoena.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.269 biztanle zituen.

Eduki-taula

Ondarea [aldatu]

Sasamonek ondare aberatsa dauka. Bertan, Mergal de Fermetel-eko eta Santa Maria la Real-eko elizak nabarmentzen dira. Bertako Villa Plazak interes kulturalekoa izendatu du Espainiako Ministerioak. Plaza txiki bat besterik ez baldin bada ere, kategoria artistiko handikoa da.

Arkitektura erlijiosoa [aldatu]

Santa Maria la Real Eliza: Estilo gotikokoa da eta XII-XIII. mendeetan eraiki zen. Gaur egun, Sasamon esfortzu handia egiten ari da eliza hau ezaguna bilakatzeko.

Ermita: Sasamoneko kanpoaldean dago eta oso egoera kaxkarrean dago, eta osorik dagoen pieza bakarra Kalbano gurutzea da, XV. mendekoa dena.

Gastronomia [aldatu]

Sasamoneko Gazta: azken urteotan oso famatua egin da gazta izugarri hau eta, horren ondorioz, gero eta leku gehiagora esportatzen dute. Gazten ekoizpenaz Safornil familia arduratzen da.

Haragiak: Harategi bakar bat dago herrian, baina nahiko handia delako eta bertan produku tipikoenak saltzen dituztelako.

Gozogintza: Sasamonen oso tipikoak dira Gaztelar Erroskillak. Zaporea beste erroskillena bezalakoa da, baina haien itxura da bezeroak erakartzen dituena.

Salaguti [aldatu]

Etxe-museo hau turismo aldetik erakargarritasun handikoa da. "Carlos Gutierrez Salaguti" eskultorea da etxe honen sortzailea. Bera Sasamonen jaio zen eta bertan dauzka bere lan guztiak. Bere lan garrantzitsuena bere etxea da, bertan, bere aurpegiaren irudia egin zuelako. Edonor joan daiteke Salagutira, berak ezer ez kobratu barik bere obra guztia erakutsiko dizulako.

Ostatuak [aldatu]

Sasamonen egun batzuk pasa nahi badituzu, hiru ostatu dituzu aukeran:

  • La Cambija.
  • Humilladero.
  • Gloriaren etxea.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.