Sasi-dortoka
Wikipedia(e)tik
Sasi-dortoka Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaia bat da. Izena eta ezaugarriak XVIII mendeko plater ingeles batetik datoz: sasi-dortoka zopa (mock turtle soup). Plater hori egiteko ez zuten dortokarik erabiltzen, hauxe baizik: zekorraren garunak, apatxak, hankak eta buztanak.
Lewis Carrolli asko gustatzen zitzaion viktoriar gizarteari iseka egitea. John Tennielek horrela marraztu zuen Sasi-dortoka: dortokaren enbor, oskol eta hegatsekin, eta zekorraren buru, buztan eta hankekin.
Liburuan pertsonaia malenkoniatsua da Sasi-dortoka.