Sasizientzia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sasizientzia edo pseudozientzia (‘gezurrezko zientzia’), ebidentzia-zientifikorik ez duen, edota metodo zientifiko onargarririk ez duen baieztapen, iritzi edo praktika da, fidagarritzat hartu ezin dena eta estatus-zientifikorik gabekoa. Pseudozientifiko hitza gutxiesgarritzat hartzen da, alferki edo gezurtiki zientziatzat aurkezten delako.

Zientzia eta sasizientziaren arteko bereizketak, arazoak ekartzen ditu politika eta filosofia arloetan, bai eta arazo zientifikoak ere. Ondorio praktikoak ere suposatzen ditu asistentzia medikoaren kasuan, azterlan judizialean, ingurumen politikan eta zientzien hezkuntzan. Hezkuntza zientifikoaren eta literatura zientifikoaren zeregina da pseudozientziaren gertaerak eta teoriak bereiztea, astrologian, alkimian, hitzontzikerian eta sinesmen okultistetan aurkitzen diren bezalakoetan.

Ikuspegi orokorra

Terminoa

Sasizientzia hitza konnotazio negatiboarekin hartzen da normalean, zientzia ez den zerbait zientziatzat hartu nahi dela adierazten baitu. Ondorioz, pseudozientziak defendatzen edota praktikatzen dutenek ez dute etiketa hori atsegin, baina, bestalde, badago ere gizarte zientifikoan teoria, tesi edo ikerketa berrientzat izen hau erabiltzen duten pertsonek.

Etimología

Sasizientzia edo pseudozientzia neologismo batetik dator, pseudo(grekeraz «oker») eta zientzia (latinez «ezagutza»). Nahiz eta hitz hau XVIII.mendetik erabiltzen den, sasizientziaren kontzeptua lehenago sortu zen, XIX.mendearen erdialdean, hain zuzen ere. "Pseudozientzia" hitza erabili zen lehenengo aldia 1844an izan zen, Nothern Journal of Medicine-n. François Magendie fisiologoak erabili izan zuen 1843an ere.

Sasizientzien ezaugarriak

Sasizientzia eta benetazko zientziak bereizten dituzten autoreek honako ezaugarriak azaltzen dituzte, nahiz eta guztiak batera zertan ez izan:

  • Kontraesan logikoak dituzte batzuetan eta ez dira beste zientzietan barneratzen.
  • Zientzietan erabilitako metodoak ez dira erabiltzen.
  • Dogmatikoak dira, hau da, haien printzipioak subjetibitate gradu batekin interpretatu behar dira. Ez dira tesi edota hipotesiak erabiltzen.
  • Ez dituzte froga enpirikoak ematen (nahiz eta zientzietan ere gertatzen den arazo hau, Horizontearen Arazoa, adibidez).
  • Fenomenoentzat alternatiba ezberdinak ez dituzte ematen, askotan ez baitira beharrezkoak.
  • Lege orokorrak ez dituzte bilatzen.
  • Zientzien kritikei aipua kentzen diote, alderantziz ere gertatzen den bezala.

Zehaztasunak

Azalpen psikologikoa

Pentsamendu sasizientifikoa psikologia eta gizarte psikologian erabili izan da. Gezurtapenaren ordez baieztapena bilatzearen, uste erosoetan geratzearen eta gehiegizko orokortzearen gizakiaren joerek eramaten dute pentsaera hori garatzera. Beyersteinen ustetan (1991), gizakiok itxuraren arabera sortzen ditugu loturak, eta askotan pentsaeran izaten ditugu akatsak, kausa eta ondorioetan hain zuzen ere.

Eragina gaixotasunengan

Gaixotasunen sendapenean maiz erabiltzen dira sasizientziak. Hauek soluzio merkatu izugarri bat eskaintzen dute: metodo magiko tradizionalak, eskuen erabilpenarekin adibidez (radiestesia, piramideen erabilpena...). Metodo hauen hedapena interneteri esker gertatzen da, sinesgarritasuna bilatuz. Uraren propietate ezezagunez, fenomeno kuantikoez eta natura energiez baliatzen dira.

Marrazo-kartilagoaren erabilpenaren eraginkortasuna faltsuki zabaldu egin da mindibizia sendatzeko, marrazoek minbizirik ez dutela uste baita. Metodo honek marrazoen populazioa murriztera eraman du, eta pazienteak sendapen efektiboez aldendu du.

Beste sasizientzia bat, nahikoa hedatua, homeopatia da. Metodo honek prebentzio, aringarritasun eta gaixotasunen sendapenerako erabiltzen da, sendagai homeopatikoak erabiltzen dituena.

Alkimia Gaur egun kimika, metalurgia, astrologia eta fisikaz ezagutzen ditugun zientziak biltzen zituen praktika zen, nahiz eta orain ez den maiz erabiltzen, XIX.mendetik.
Astrologia Planeta, izar eta sateliteen posizio erlatiboaren eta pertsonen nortasun eta etorkizunaren arteko erlazioa bilatzen duen zientzia da.
Magnetoterapia Imanen bidez gaixotasunak sendatzen dituen zientzia da, IHESa adibidez.
Kreazionismoa Eboluzioaren teoria ukatu eta hipotesi ezberdinak dituen zientzia. Katolikoek, adibidez, Jainkoak bizitza sortu zuela uste dute.
Feng shui Chia bezalako energietan sinesten duen zientzia da.
Bach loreak Lore jakin batzuk eguzkitan eseki eta gero ahalmen sendatzaileak dituztela uste duen zientzia.
Grafologia Idazkera eta pertsonaren nortasunaren erlazioan sinisten duen zientzia da.
Homeopatia Alkimiatik datorren praktika dela uste da. Zientifikoek, homeopatiaren aurka egiteko, Plazebo Efektuarekin erlazionatzen dute.
Homeopatia bolatxoak (Oscillococcinum)
Numerologia Mundua matematikoki soilik deszifratu daitekela esaten du zientzia honek, Pitagorasek esanda.