Saskibaloi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saskibaloi partida AEBetan

Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBetako Springfield-eko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen.

James Naismithek diseinatu zuen hamahiru arauko multzoa:

  1. Pilota norabide guztietara bota dezakezu esku batekin edo bi eskuekin.
  2. Pilota kolpekatu dezakezu norabide guztietara esku batekin edo bi eskuekin, baina ez ukabilekin.
  3. Jokalariak ezin du korri egin baloiarekin. Jokalariak pilota hartu duen lekutik bota behar du.
  4. Pilota eskuekin heldu behar da. Besoak edo gorputza ezin dira erabili pilota heltzeko.
  5. Ezin da onartu besoarekin kargatzea, heltzea, bultzatzea, kolpekatzea edo zangotrabatzea aurkariari. Lehenengo arau-hausteak arau honi edozein pertsonan kontatuko du falta bat bezala, bigarrenak deskalifikatuko du saski bat lortu arte edo badago bistako intentziorik lesio ekarri batean. Ezingo da jokalari hau ordezkatu.
  6. Falta bat kontuan hartzen da pilota ukabilekin kolpekatzea, hiru eta lau arauak hausteak eta bosgarren arauan deskribatzean.
  7. Talde batek hiru falta egiten baditu segidan aurkariak falta bat ez eginez denboraldi horretan, aurkarientzako puntu bat kontatuko da.
  8. Puntuak lortuko dira pilota jaurtitzen edo kolpekatzen badute zelaitik, erortzen da saskiaren barruan eta hor gelditzen bada. Baloia ertzean gelditzen bada eta aurkari batek saskia mugitzen badu, puntu bat kontatuko du aurkarientzat.
  9. Pilota bandatik ateratzen denean, zelaiaren barrura jaurtiko da eta jokatua lehenengo tokatzen duena. Zalantza badago, jokazainak pilota botako du lerro zuzenean zelai aldera. Ateratzen duena bost segundo ditu. Gehiago luzatzen bada aurkariak aterako du.
  10. Jokazain laguntzaileak jokalariak zigortuko ditu eta faltak idatziko ditu, ohartaraziko du refereeri noiz talde batek hiru falta jarraian egiten dituenean. Berak botako ditu kalera jokalariak ados bosgarren arauarekin.
  11. Jokazain nagusiak baloia jokatuko du eta erabaki noiz dagoen jokoan, zelaiaren barruan edo kanpoan, nori dagokion, eta denbora eramango du. Erabakiko du noiz lortzen den puntu bat, markagailua eramango du eta edozein beste gauza jokazain batek egiten duena.
  12. Denbora bi zatiko hamabost minutukoa eta bost minutuko atsedenaldikoa izango da bien artean.
  13. Puntu gehiago lortzen duen taldeak irabaziko du.

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saski arautua

Iraupena: Ez profesionaleko saskibaloiko partidu batean (NCAA) hogei minutu irauten ditu zati bakoitzak eta hamar minutu daude atsedenaldirako; partidu profesionaletan lau zati daude, eta zati bakoitzak hamar minutu (FIBAn) edo hamabi minutu (NBAn) irauten ditu. Berdinketa gertatzen bada, bost minutuko luzapena izango da, talde batek irabazi arte.

Partidaren hasiera: Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da oin bat marraren ondoan jarrita eta marra honek zelaia bi zatitan banatzen du, talde bakoitza zelaiaren alde banatan jartzen da. Beste jokalari guztiak zirkuluaren kanpoan egon behar dira. Jokazainak baloia gorantz bidaltzen du zirkuluaren erditik eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota desbideratzeko, hartu gabe, bere taldeko kide baten aldera. Jokalariak: Saskibaloiko talde baten hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian, entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake.

Saskibaloiko baloia

Pilota: Saskibaloiko pilota esferikoa da eta seiehun gramotik seiehun berrogeita hamarrera arte pisatu dezake, hirurogeita hamabostik hirurogeita hemezortzira arteko diametroko zirkunferentzia, goma zurizko edo beltzezkoa.

Puntuazioa: Saskibaloiko partidu batean gerta daiteke saskian puntu bateko, biko edo hiruko sartzea. Puntu bat bada tiro askez botatzen da. Bi puntu badira sei koma hogeita bost distantzia gutxira egon behar da. Hiru puntu badira sei koma hogeita bostik gora botatzen baduzu.

Jokazaina: Bi jokazain zelaian egoten dira, eta bat mahaian, oharrak hartzen.

Zelaia: Saskibaloiko zelai bat azal gogorduna, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabekoa izan behar da. Hamabost metroko zabalera eta hogeita zortziko luzera. Zelaiaren perimetroan oztoporik gabeko bi metro egon behar dira.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txartzat hartutako jokaldiak:
    • Urratsak edo pausoak: jokalariak baloiari botea eragin gabe bi urrats baino gehiago egitea. Urratsak egiten dira, era berean, baloia kontrolatuta duzula pibotatzeko oina lurretik altxatzen baduzu.
    • Dobleak: baloia eskuetan izan eta gero, berriz botea eragitea.
    • Atzealdera itzultzea edo erdiko marraz atzera egitea: baloiak jokalekuaren erdiko marra pasatu eta gero, atzera norbere taldearen aldera eramatea.
  • 3”: jokalari batek aurkariaren saskiaren eremuan gehienez egin dezaken denbora.
  • 5”: jokalariak pilota eskuan gehienez izan dezakeen denbora.
  • 8”: talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkarien aldera eramateko duen gehieneko denbora.
  • 24”: talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehieneko denbora.

Arauen hutsegiteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saskibaloian jokatzen ari garen bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dugunean, beste taldeak aterako zuen baloia, hutsegitea egin den leku urbilenetik, banda edo fondotik.

Hauek dira arauen hutsegite komunenak:

  • Urratsak.
  • Dobleak.
  • Oina.
  • 3 segundo zona barruan.
  • Banda edo fondo sakea.
  • 24 segundo.
  • Kanpo atzera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidua irabazteko helburu duten ekintzei taktika edo estrategia deitzen da. Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude garaiera, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude, beraien desberdintasunen arabera posizio desberdinetan jokatzen dute eta halakoak izan daitezke:

  • Oinarria: Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.
  • Eskolta: Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.
  • Hegalekoa: Oso teknika ona dauka banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz hornitzea ohituta daude.
  • Hegaleko-pibota: Barruko jaurtiketa dauka, oso arina da baina oso altua ere.
  • Pibota: Hoberen daukan beso-luzera da, barruko tiroa eta saskirako sartzeak menderatu behar ditu, eta pibot teknika ere.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak egiten dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik bestera.
  • Aurrerapen botea: Aurkariaren saskirantz azkar joateko erabiltzen da.

Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:

  • Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.
  • Pase pikatua: Hasieran bezala, baina bote bat emanez.
  • Pasea buru gainetik: Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.
  • Tiroa: Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:
    • Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin botatzen da.
    • Tiro askea: Hau gertatzen da falta pertsonal bat gertatzen denean.
    • Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik profesionalak egiten dute, nolabaiteko altuera izan behar da hau egiteko.
    • Kakoa: Tiro hau egiteko besoa zabalduta profilez egiten da.
    • Pibota: Oin baten gainean giro eginez , baina altzatu gabe.

Hirukoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiruko jaurtiketen marra 6,75 metrora dago, eta erdi-zirkunferentzia formakoa da.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioen arteko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saskibaloi Aldatu lotura Wikidatan