Saskibaloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saskibaloi partida AEBetan

Saskibaloia jokaleku angeluzuzen batean bosna jokalariko bi taldek jokatutako kirol bat da. Helburua jokalekuaren alde banatan dauden bi tauletako batean 3 metroko garaieran iltzatutako 46 zentimetroko diametroko uztai batean baloia sartzea da, baloi hori eskuekin maneiatuz. Oro har, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan jokatzen da; bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutu irauten du.

Historia

1891n asmatu zuen kirol hau AEBetako Springfieldeko YMCA unibertsitatean irakasle zebilen irakasle James Naismith kanadarrak. James Naismithek taxutu zituen gaur egun ere neurri handi batean indarrean diren oinarrizko hamahiru arauak:

  1. Pilota norabide guztietara bota dezakezu esku batekin edo bi eskuekin.
  2. Pilota esku batekin edo bi eskuekin kolpekatu dezakezu norabide guztietara, baina ez ukabilekin.
  3. Jokalariak ezin du lasterketarik egin baloia eskuetan helduta duela. Jokalariak pilota eskuan hartu duen lekutik bota behar du.
  4. Pilota eskuekin maneiatu behar da. Besoak edo gorputza ezin dira erabili pilota heltzeko.
  5. Ez da onartzen aurkariaren aurka besaburuarekin talka egitea, oratzea, bultzatzea, kolpekatzea edo zangotrabatzea. Arau hori lehenengoz haustea faltatzat hartuko da; bigarrengoz deskalifikatu egingo da jokalari hori hurrengo saskiratzeraino, edo aurkaria lesionatzeko asmo nabaria izan badu, partida osorako. Ez da jokalari hori ordeztea onartuko.
  6. Faltatzat hartzen da pilota ukabilekin kolpekatzea, hirugarren eta laugarren arauak hausteak, eta bosgarren arauan deskribatutakoa.
  7. Talde batek hiru falta segidan egiten baditu (hau da, aurkariek bitartean falta bat ere egin gabe), aurkarientzako puntu bat zenbatuko da.
  8. Pilota jokozelaitik jaurti, saskian sartu eta bertan geratzen bada edo baloia ertzean gelditzen bada eta aurkari batek saskia mugitzen badu, puntu bat kontatuko zaio aurkariari.
  9. Pilota bandatik ateratzen denean, zelaiaren barrura jaurtiko da eta lehenengo ukitzen duena jokatuko du. Zalantzarik badago, jokazainak pilota botako du lerro zuzenean zelai aldera. Ateratzen duena bost segundo ditu. Gehiago luzatzen bada aurkariak aterako du.
  10. Jokazain laguntzaileak jokalariak zigortuko ditu eta faltak idatziko ditu, ohartaraziko du refereeri noiz talde batek hiru falta jarraian egiten dituenean. Berak botako ditu kalera jokalariak ados bosgarren arauarekin.
  11. Jokazain nagusiak baloia jokatuko du eta erabaki noiz dagoen jokoan, zelaiaren barruan edo kanpoan, nori dagokion, eta denbora eramango du. Erabakiko du noiz lortzen den puntu bat, markagailua eramango du eta edozein beste gauza jokazain batek egiten duena.
  12. Denbora bi zatiko hamabost minutukoa eta bost minutuko atsedenaldikoa izango da bien artean.
  13. Puntu gehiago lortzen duen taldeak irabaziko du.

Jokoa

Saski arautua

Iraupena: Ez profesionaleko saskibaloiko partidu batean (NCAA) hogei minutu irauten ditu zati bakoitzak eta hamar minutu daude atsedenaldirako; partidu profesionaletan lau zati daude, eta zati bakoitzak hamar minutu (FIBAn) edo hamabi minutu (NBAn) irauten ditu. Berdinketa gertatzen bada, bost minutuko luzapena izango da, talde batek irabazi arte.

Partidaren hasiera: Talde bakoitzeko jokalari bat erdiko zirkuluaren barruan kokatu behar da oin bat marraren ondoan jarrita eta marra honek zelaia bi zatitan banatzen du, talde bakoitza zelaiaren alde banatan jartzen da. Beste jokalari guztiak zirkuluaren kanpoan egon behar dira. Jokazainak baloia gorantz bidaltzen du zirkuluaren erditik eta bi jokalariek bertikalki jauzi egiten dute pilota desbideratzeko, hartu gabe, bere taldeko kide baten aldera. Jokalariak: Saskibaloiko talde baten hamabi jokalari daude, bost jolasten eta zazpi aulkian, entrenatzaileak nahi dituen aldaketak egin ditzake.

Saskibaloiko baloia

Pilota: Saskibaloiko pilota esferikoa da eta seiehun gramotik seiehun berrogeita hamarrera arte pisatu dezake, hirurogeita hamabostik hirurogeita hemezortzira arteko diametroko zirkunferentzia, goma zurizko edo beltzezkoa.

Puntuazioa: Saskibaloiko partidu batean gerta daiteke saskian puntu bateko, biko edo hiruko sartzea. Puntu bat bada tiro askez botatzen da. Bi puntu badira sei koma hogeita bost distantzia gutxira egon behar da. Hiru puntu badira sei koma hogeita bostik gora botatzen baduzu.

Jokazaina: Bi jokazain zelaian egoten dira, eta bat mahaian, oharrak hartzen.

Zelaia: Saskibaloiko zelai bat azal gogorduna, laua, angeluzuzena eta oztoporik gabekoa izan behar da. Hamabost metroko zabalera eta hogeita zortziko luzera. Zelaiaren perimetroan oztoporik gabeko bi metro egon behar dira.

Arauak

  • Txartzat hartutako jokaldiak:
    • Urratsak edo pausoak: jokalariak baloiari botea eragin gabe bi urrats baino gehiago egitea. Urratsak egiten dira, era berean, baloia kontrolatuta duzula pibotatzeko oina lurretik altxatzen baduzu.
    • Bikoitzak: baloia eskuetan izan eta gero, berriz botea eragitea.
    • Atzealdera itzultzea edo erdiko marraz atzera egitea: baloiak jokalekuaren erdiko marra pasatu eta gero, atzera norbere taldearen aldera eramatea.
  • 3”: jokalari batek aurkariaren saskiaren eremuan gehienez egin dezakeen denbora.
  • 5”: jokalariak pilota eskuan gehienez izan dezakeen denbora.
  • 8”: talde batek jokalekuaren erdiko marra gaindituta baloia aurkarien aldera eramateko duen gehieneko denbora.
  • 24”: talde batek baloia saskira jaurtitzeko duen gehieneko denbora.

Arauen hutsegiteak

Jokoan talde batek ondorengo hutsegite hauetakoren bat egiten badu, beste taldeak aterako du baloia, hutsegitea egin den lekutik hurbilen dagoen joko eremuaren mugatik, hau da, alboko marratik edo hondoko marratik:

  • Urratsak.
  • Bikoitzak (bi ukituko falta edo bi driblineko falta).
  • Oina: baloia oinarekin ukitzea.
  • Zona barruan 3 segundo baino gehiago egotea.
  • Alboko edo hondoko sakea gaizki edo berandu egitea.
  • 24 segundo igarota, taldeak saskira ez jaurtitzea.
  • Atzealdera itzultzea: atzera norbere joko eremura itzultzea.

Ezaugarriak

Teknika

Partida irabazteko helburu duten ekintzei taktika edo estrategia deitzen da. Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude garaiera, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude, beraien desberdintasunen arabera posizio desberdinetan jokatzen dute eta halakoak izan daitezke:

  • Oinarria: Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.
  • Eskolta: Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.
  • Hegalekoa: Oso teknika ona dauka banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz hornitzea ohituta daude.
  • Hegaleko-pibota: Barruko jaurtiketa dauka, oso arina da baina oso altua ere.
  • Pibota: Hoberen daukan beso-luzera da, barruko tiroa eta saskirako sartzeak menderatu behar ditu, eta pibot teknika ere.

Ekintzak

  • Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak egiten dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik bestera.
  • Aurrerapen botea: Aurkariaren saskirantz azkar joateko erabiltzen da.

Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:

  • Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.
  • Pase pikatua: Hasieran bezala, baina bote bat emanez.
  • Pasea buru gainetik: Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.
  • Tiroa: Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:
    • Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin botatzen da.
    • Tiro askea: Hau gertatzen da falta pertsonal bat gertatzen denean.
    • Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik profesionalak egiten dute, nolabaiteko altuera izan behar da hau egiteko.
    • Kakoa: Tiro hau egiteko besoa zabalduta profilez egiten da.
    • Pibota: Oin baten gainean giro eginez , baina altzatu gabe.

Hirukoa

Hiruko jaurtiketen marra 6,75 metrora dago, eta erdi-zirkunferentzia formakoa da.

Txapelketak

Selekzioen arteko txapelketak

Liga nagusiak

Europako txapelketak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saskibaloi Aldatu lotura Wikidatan