Satō Eisaku
Wikipedia(e)tik
Satō Eisaku japoniar politikaria da (Tabuse, 1901 - Tokio, 1975). Alderdi liberaleko idazkari nagusi izan ondoren (1946), Posta eta Telegrafoetako ministroa (1951-1952), eta eraikuntzakoa izan zen (1952-1953). Lehen ministroa zen bere anaia Kishik Finantzetako ministro izendatu zuen lehenik (1958-1960) eta Industria eta Barne Merkataritzakoa, ondoren (1961-1962). Teknologia eta Indar Atomikoko ministro izan zen ondorengo bi urteetan, eta Tokioko Olinpiar Jokoak antolatzeko arduradun nagusi izendatu zuten. 1964an Lehen ministro egin zuten, eta kargu hori izan zuen 1972. urtera arte. 1974. urtean Bakearen Nobel saria eskuratu zuen, Sean MacBride irlandar politikariarekin batera, arma nuklearrak ez hedatzeko hitzarmena sinatu zuelako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
