Satan onddo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satan onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaRubroboletus
Espeziea Rubroboletus satanas
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Satan onddo edo onddo deabrua (Boletus satanas) bere izen deigarriak ongi adierazten duen bezala pozoitsua izateagatik oso ezaguna den Boletaceae familiako onddoa da.[1] Halere, ez dago pozoitsuenen taldearen barnean. Berau jateak urdaileko ondoeza, botaka egitea eta beherakoak sor ditzake, ondorio hauek onddo hau jan eta denbora gutxira agertzen direlarik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 30 cm-rainoko diametrokoa, fin-fin belusatua, hasieran ertza biribilkatua eta gero uhindua. Zurixka da, erdian baino zurbilagoa ertzetan eta batzuetan orban marroiekin baina inoiz ez gorrixkak.

Tutuak: Oso luzeak, horiak edo hori-berdexkak eta urdindu egiten dira ukitzean.

Poroak: Txikiak, gorriak, gorri-laranjak, laranja kolorekoak eta batzuetan gune horiekin.

Hanka: Nahiko laburra , naiz eta Boletus-ik handienetakoa izan. Lodia eta trinkoa da, kolore horikoa goiko aldean, gorrixka erdian eta zurixka marroia oinarrian. Urdindu egiten da ukitzean eta oso agerikoa ez den sarea du, oinaren kolorekoa hasieran, eta gero gorri-purpura kolorekoa.

Haragia: Trinkoa da eta zuritzat jo daitekeen kolore batekoa, horixka duten poro gorrien Boletus gehienekin alderatuta. Airearekin kapela baino ez da urdintzen eta ahul, orban biolazeo bat du oinaren oinarrian. Usain desatsegina eta zaporea gozoa du hasieran, gero desatsegina eta nazkagarria.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Satanas epitetoa berriz Satan-etik dator: Tentagarria, bere haragi toxikoak elikatzera gonbidatzen duten kolore erakargarriengatik.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toxikoa da gordinik eta digeritzen zaila kozinatutakoan. Batez ere, intoxikazio gastrointestinalak eragiten ditu, okadekin, urdaileko minarekin edo beherakoarekin, eta sei ordu inguru iraun dezake. Satan izena gehiegizkoa dirudi.[3]

Satan onddoa

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himenio gorriko beste Boletus batzuekin nahas daiteke; hala ere, haiengandik oso desberdina da, ez baitu kolorazio arrosa edo gorririk kapelan, beti argia da, eta haragia geldo eta gutxi urdintzen da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenaren hasieran hosto-zabaletako soilguneetan, pinudietan ere bai, belar eta txilarren artean. Beste Boletus guztietatik bereizten da, kare-lurretan bakarrik irteten duelako. Ez da oso ohikoa.[5]

Satan onddoa azpitik

Banaketa eremua: Europa, Ipar Afrika.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). [84-505-1806-7. Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. ] Diputacion foral de vizcaya, 391 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 154 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 56 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 509 or. ISBN ISBN:84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]