Saturday Night Fever

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saturday Night Fever
Datuak
Jatorrizko izenburua Saturday Night Fever
Izenburua euskaraz Larunbat Gaueko Sukarra
Urtea 1977
Estreinaldia 1977ko abenduaren 14a
Generoa musikala
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 118 minutu
Aurrekontua 3,5 milioi dolar
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
John Badham
Ekoizleak
Robert Stigwood
Kevin McCormick (Ekoizle Exekutiboa)
Gidoilariak
Norman Wexler
Nik Cohn idazlearen Tribal Rites of the New Saturday Night eleberrian oinarritua
Aktoreak
John Travolta
Karen Lynn Gorney
Barry Miller
Paul Pape
Donna Pescow
Bruce Ornstein
Martin Shakar
Julie Bovasso
Fran Drescher
Musikagileak
Barry Gibb
Maurice Gibb
Robin Gibb
David Shire
Argazkilariak
Ralf D. Bode
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Saturday Night Fever (euskaraz Larunbat Gaueko Sukarra) 1977ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Nik Cohn idazlearen Tribal Rites of the New Saturday Night eleberrian oinarritua dago.

Filma honek John Travolta aktorea mundu osoan ospetsu bilakatuarazi zuen, bai eta aurreti aski ezaguna zen Bee Gees ingeles taldearen Stayin' Alive ("Biziriak Egonez") eta Night Fever ("Gaueko Sukarra") abestiak ere, mundu osoko belaunaldi hartako nahiz ondorengo gaztedia dantzan jarriz.

1983an Syvester Stallonek zuzendu eta gidoia idatzi eta Travolta berak antzeztutako Staying Alive jarraipena izan zuen, baina jada jatorrizko filmaren arrakastarik gabe.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977. urtea, New York hiria, mundu osoko gaztedia disco musikaren doinuekin dantzan dabil. Aste osoz Brooklyngo margodenda baten lanean jardun ondoren, Tony Manero (John Travolta) gaztea larunbat gauaz gozatzeko tentuz prestatu da: Brut koloniaz busti, loredun ator estua, telazko kanpai-galtzak eta plataforma-zapatak jantzi ditu. Hirian moda-modan dagoen diskotekan, Tony dantzalekuko oliarra da, bertaratzen diren guztiak ongien dakien gauza egiten txunditurik lagatzen dituetarik: dantza.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]