Saturnino Soloeta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saturnino Soloeta Iturrondobeitia (Erlijio-izena: Dimako Fernando) (Dima, 1881 - Manila, Filipinak, 1964) bizkaitar idazlea eta elizgizona izan zen. Hamazazpi urte zituela kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 1908an apaiz egin zen. Ondoren Friburgon osatu zituen ikasketak. Handik Hego Amerikara joan eta hamahiru urtez egon zen Argentinan eta hiru Txilen. 1928an Txinara joan zen misiolari. Mao Zedong aginpidera iritsi zenean kartzelan sartu zuten. Askatu eta Filipinetara joan zen ihesi. Han ibili zen misiolari hamar urtez, hil zen arte. Obra nagusiak: Curso primero del idioma vasco (1912), Curso segundo del idioma vasco (1913), Conjugación sintética del verbo vasco (1913), Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913), Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922) eta Mi cautiverio bajo el dragón rojo (1934), Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua.

Erreferentziak