Saturnismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saturnismoa beruna (Pb) ahotik edo larruazalaren bidez sartzearen ondorioz har daitaken intoxikazio kronikoari deritzo.

Saturnismoak anemia eragiten du, berunak odolean hemoglobinaren sintesia gelditzen duelako eta oxigenoaren garraioan eragiten duelako.

Beruna metal astun neurotoxikoa denez, odolean egonez gero, burmuinera heltzen denean kalte neurologiko atzeraezinak eragiten ditu.