Saturno (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saturno bere semea jaten, Peter Paul Rubens (1636)

Erromatar mitologian, Saturno (latinez, Saturnus), nekazaritzaren eta uztaren jainkoa zen. Antzinatean, Kronos titan grekoarekin identifikatu zen, eta, maiz, bien mitoak nahasi egin ziren.

Neguko solstizioaren aurreko aroko jainko nagusia zen.


Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturno Coelusen (Zerua) eta Tellusen (Lurra) semerik gazteena zen. Aita uzkaili ondoren, haren anaia nagusi Titanengandik haren ordez erregetzea lortu zuen, baina Titanek baldintza bat jarri zion: Saturnok bere ondorengo guztiak hil egin beharko zituen, tronua Titanen ondorengoentzat izango zela ziurtatzearren.

Saturnok Opsekin (Rea) ezondu zen, eta zenbait ume izan zituzten, baina Saturnok denak jan zituen. Hala ere, Ops-ek Jupiter salbatzea lortu zuen. Jupiter, heldutasunera iritsi zenean, aitaren kontra borrokatu zen, garaitu eta aita zerutik egotzi zuen. Hala, Saturnoren ondorengotza nagusitu zen, eta ez Titanena.

Saturnok, orduan, hilkor bihurtuta, Laziora jo zuen, eta han ordena jarri zuen gizaki basatien artean, eta legeak eman zizkien.


Emazteak eta ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturnalia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturnalia Saturnoren omenezko jaialdi bat zen. Abenduaren 25ean ospatzen zen. Jaialdian, gizakien arteko antzinako berdintasuna irudikatzen zen. Abenduaren 24an hasten zen eta, hasieran, egunbete irauten zuen. Zesar Augusto enperadoreak hiru egunez ospatzea eskatu zuen, eta, geroago, Kaligulak laugarren eguna erantsi zuen.

Jaialdian, jabeek esklaboen gainean zuten boterea eten egiten zen, eta esklaboek libre hitz egiteko eta jokatzeko eskubidea zuten. Eskolak eta epaitegiak itxi egiten ziren, ezin zen gerra egin, eta opariak egiten ziren eta oturuntzak antolatzen.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saturno (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]