Saul Bellow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:03, 14 uztaila 2016
Fitxategi:SaulBellow.jpg
Saul Bellow

Saul Bellow (Lachine, Quebec, 1915eko ekainaren 10a - Brookline, Massachusetts, 2005eko apirilaren 5a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Biografia

Errusiako judu etorkinen familiakoa zen, eta eleberrietan Estatu Batuetako juduen arazoak azaldu zituen, bereziki. Lehen eleberrian (The Dangling Man, 1944) Kafkaren lanen antzeko giroa agertu zuen. Bellowri idazle gisa aldaketa handia ekarri zion The Adventures of Augie March (1953) eleberrian Chicagoko bere haurtzaroa kontatu zuen. Geroztik plazaratu zituen zenbait lan: Henderson, the Rain King (1959); Herzog (1964), haren eleberririk ezagunena; Mr. Sammler’s Planet (1970); Humboldt’s Gift (1975); To Jerusalem and Back (1976), bidaia egunkaria; The Dean’s December (1981).

Egilearen jardun eremua eguneroko bizitzaren alderdi bitxi eta ezohikoa da, eta zoriak hartaraturik beren alderdi iluna aztertzera behartuta dauden pertsonaiak aurkezten ditu. 1977an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Azkenaldiko lan nagusiak hauek ditu: Bellarosa konexioa (1991) eta Benetakoa (1997) eleberri laburrak, aurrekoak bezala gizatasunaren miseria begirada zorrotzez aztertzen dutenak.

Obra

Eleberriak eta eleberri laburrak

  • Dangling Man (1944)
  • The Victim (1947)
  • The Adventures of Augie March (1953)
  • Carpe Diem (1956)
  • Henderson the Rain King (1959)
  • Herzog (1964)
  • Mr. Sammler's Planet (1970)
  • Humboldt's Gift (1975), Pulitzer Prize for Fiction 1976
  • The Dean's December (1982)
  • More Die of Heartbreak (1987)
  • A Theft (1989)
  • The Bellarosa Connection (1989)
  • The Actual (1997)
  • Ravelstein (2000)

Narrazio laburren bildumak

  • Mosby's Memoirs (1968)
  • Him with His Foot in His Mouth (1984)
  • Something to Remember Me By: Three Tales (1991)
  • Collected Stories (2001)

Saiakerak eta beste

  • To Jerusalem and Back (1976) - Memoriak
  • It All Adds Up (1994) - Saiakeren bilduma
  • Saul Bellow: Letters, Benjamin Taylorrek editatua (2010) - Eskutitzak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saul Bellow Aldatu lotura Wikidatan