Savoia (eskualdea)
| Savoia Savoie (Frantsesez) Savouè (Frankoprovenzeraz) Savoia (Italieraz) Sapaudia (Latinez) |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Nazio ereserkia: Les Allobroges |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Chambéry 45°34′12″N 5°54′42″E / 45.57°N 5.91167°E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa Savoiera (Frankoprovenzera) |
||
| Gobernua | {{{gobernu_mota}}} |
||
| Eremua
• Guztira
|
10416 km² |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2008)
Herritarra |
1125119 Savoiarra (Savoyard) |
||
Savoia (Frantsesez: Savoie, Frankoprovenzeraz: Savouè, Italieraz: Savoia, Latinez: Sapaudia) Arpitaniako hegoaldean eta Alpeetako iparmendebaldean dagoen Frantziako eskualde historikoa eta Savoiako etxearen jatorrizko lurraldea da. 1860an, Turingo itunaren bidez, Frantziak beretu zuen. Gaur egun bi departamentutan banaturik dago: Savoia eta Savoia Garaia.
Askotan, izen bereko departamendutik bereizteko, Pays de Savoie deitzen zaio.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Iparraldetik Léman aintzirak inguratzen du, ekialde eta hegoaldetik Alpeetako gailurrek (Chablais mendigunea, Mont Blanc mendigune, Petit-Saint-Bernard mendatea, L´Iseran mendatea, Mont-Cenis mendatea, Arves mendigunea, Belledonne), hegoaldetik Les Marches eta Le Pont-de-Beauvoisin udalerriek, Dofinerriko mugan, hegomendebaldetik Chartreuse mendiguneak eta mendebaldetik Rodano eta Guiers ibaiek.
Historia [aldatu]
Savoia, hasieran eremu txiki bat (pagus) besterik ez zena, XI. mendetik aurrera konderria eta 1416tik aurrera 11.000 km² baino gehiagoko dukerria izan zen. Umberto I.a, Savoiako kondea izan zen Savoiako etxearen sortzailea. Ondorengo konde eta dukeen agindupean Frantziako erresumaren eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren arteko estatu burujabea izan zen. XVIII. mendearen hasieran Savoiako dukeak Sardiniako errege bilakatu ziren. Iraultzaren ondoren Frantziak Savoia inbaditu zuen eta Lehen Inperioaren parte izan zen. Parisko itunaren (1814) ondoren Sardiniako Erresumari itzuli zitzaion[1].
1860an, Vittorio Emmanuele II.a Savoiakoa Italiako errege bihurtu zenean, Frantziak Savoia anexionatu zuen (Turingo ituna). Anexioari legezko itxura emateko asmoz herri kontsulta bat antolatu bazen ere, historialari askok iruzurra izan zela aitortzen dute[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Alain CERRI: History of Savoy - Histoire de la Savoie
- ↑ Allande SOKARROS: Iruzurraren 150. urteurrena Berria.info
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Savoiako historia, ondare eta artxiboak
- (Frantsesez) Savoiako museo birtuala
- (Ingelesez) Franco-Provençal Ethnologue.com
- Les Allobroges, 1856 Savoiako ereserkia Youtuben