Sax Rohmer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oldbooks-01.jpg

Arthur Henry Sarsfield Ward, ezagunagoa Sax Rohmer ezizenez, (Birmingham, 1883ko otsailaren 15a - 1959ko ekainaren 1a) nobelagile ingelesa zen. Fu Manchu doktorea eta beroni dagokion eleberri-seriea sortu izana zor diogu.

Idazlearen lehen lana 1903an argitaratu zen Pearson's Weekly argitalpenean, The Mysterious Mummy izenekoa. Music hall saioetarako komedia-pasarteak ere idatzi zituen hasierako garai hartan, aldizkako ipuinak tartean. 1909an Rose Knox anderearekin ezkondu zen. Eta hurrengo urtean, 1910ean, lehen eleberria kaleratu zuen, Pause!, izenpetu barik argitaratua baina. 1913an Fu Manchu-ren lehen istorioa sortu zuen, The Mystery of Dr. Fu Manchu, erabateko arrakasta izan zuena eta pertsonaiaren lan gehiago ahalbideratuko zituena. Han ziren dagoeneko Sir Nayland Smith eta Petrie doktorea Arrisku Horia gorpuzten zuen gaizkilearen aurkako borrokan. 1915ean beste pertsonaia bat sortu zuen, Gaston Max ikerlaria, The Yellow Claw lanean agertuko dena.

Gogoan izateko beste pertsonaia batzuk ere jaio ziren Rohmerren lumatik, Morris Klaw alde ilunetako ikerlaria eta Sumuru, Fu Manchuren tankera bertsua zuen andere zital eta ankerra, esaterako. Okultismoa eta mistika zaletasun eta kezka izan zituen, eta elkarte sekretu bateko kide ere izan zen. Ildo horretatik literatur lan zenbait sortu zituen: Brood of the witch Queen (1918) edota Grey Face(1924). 1920-1930 urte haietan Rohmer ondoen ordaindutako idazleetako bat izatera helduko zen, osasun makalekoa izan bazen ere. Sasoi batean alde batera lagata izanda, 1929n berriro ekin zion Fu Manchuren bildumari The Book of Fu Manchu lanarekin. Bigarren Mundu Gerra amaituta New Yorkera aldatu zen bizitzera. 1950 eta 1956 bitartean Sumuru pertsonaiari dagozkion liburuak landu zituen. Antzerkigintza eta kantak idaztea ere gustuko izan zuen. Pneumonia gaizto batek ahulduta bihotzekoak jota hil zen 1959an.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pause!, 1910
  • The Sins of Severac Bablon, 1912
  • The Insidious Dr Fu Manchu | The Mystery of Dr. Fu Manchu, 1913
  • The Yellow Claw, 1915
  • The Devil Doctor, 1916
  • The Si-Fan Mysteries, 1917
  • Brood of the Witch Queen, 1918
  • Tales of Secret Egypt, 1918
  • Dope, 1919
  • The Golden Scorpion, 1919
  • Quest of the Sacred Slipper, 1919
  • The Dream Detective, 1920
  • The Green Eyes of Bast, 1920
  • The Haunting of Low Fennel, 1920
  • Bat Wing, 1920
  • Tales of Chinatown, 1922
  • Fire Tongue, 1922
  • Grey Face, 1924
  • Yellow Shadows, 1925
  • Moon of Madness, 1927
  • She Who Sleeps, 1928
  • The Book of Fu Manchu, 1929
  • The Daughter of Fu Manchu, 1931
  • Yu'an Hee See Laughs, 1932
  • The Mask of Fu Manchu, 1932
  • Fu Manchu's Bride, 1933
  • The Bat Flies Low, 1935
  • President Fu Manchu, 1936
  • White Velvet, 1936
  • The Drums of Fu Manchu, 1939
  • The Island of Fu Manchu, 1941
  • The Shadow of Fu Manchu, 1948
  • The Sins of Sumuru, 1950
  • The Slaves of Sumuru, 1952
  • Virgin in Flames, 1953
  • Sand and Satin, 1955
  • Sinister Madonna, 1956
  • Re-enter Fu Manchu, 1957
  • Emperor Fu Manchu, 1959
  • The Wrath of Fu Manchu, 1973]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elaine H. Kim, Asian American Literature, an introduction to the writings and their social context, Philadelphia: Temple University Press, 1982 (batik bat Fu Manchuri buruzko atala).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]