Schaffhausen
|
Schaffhausen |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Schaffhausen | |
| Estatua Kantonamendua |
||
| Koordenatuak | 47°42′0″N 8°38′″E / 47.7°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 47°42′0″N 8°38′″E / 47.7°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 31 km2 | |
| Garaiera | 403 m | |
| Posta kodea | 8200 |
|
| Biztanleria | 3.456 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 111,48 bizt/km² | |
| http://www.stadt-schaffhausen.ch/ | ||
Schaffhausen (frantsesez Schaffhouse, italieraz Sciaffusa, erromantxez Schaffusa) Suitzako iparraldeko hiria da, izen bereko kantonamenduaren hiriburua. Rhin ibaiaren ertzean dago, Rhin eta Durach ibaien bilgunetik hurbil. Alemanez mintzo dira herritar gehienak, eta protestanteak dira nagusiki.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1050. urtean sortutako abadetxe beneditar baten inguruan hazi zen Schaffhausen. Hiri inperiala izan zen 1190. urtetik aurrera, baina Habsburgotarrek berenganatu zuten 1330ean. 1415. urtean, Suitzara bildu zen, eta, 1501ean, Suitzako Konfederazioko kide egin zen.
[aldatu] Ekonomia
Merkataritza eta industria (ehungintza, larrugintza, doitasun industria, tresneria mekanikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Erdi Aroko monumentuak gorde ditu, eta aipagarriak dira, besteak beste, katedral erromanikoa, XIV-XV. mendeetako udaletxea eta Santu Guztien museoa. Schaffhausendik gertu, Rhin ibaiak Neuhausen am Rheinfall udalerrian duen ur-jauzia Europako ur-jauzirik handiena da, eta turismo ugari erakartzen du.
[aldatu] Hiri senidetuak
Schaffhausen hiri hauekin senidetuta dago:
[aldatu] Kanpo loturak
- Udalaren webgune ofiziala (Alemanez)
| Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.