Schindler's List

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Schindler's List
Datuak
Jatorrizko izenburua Schindler's List
Izenburua euskaraz Schindlerren Zerrenda
Urtea 1993
Estreinaldia 1993ko abenduaren 15a
Generoa drama, historia
Herrialdea AEB
Iraupena 195 minutu
Aurrekontua 25 milioi $
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Steven Spielberg
Kathleen Kennedy
Branko Lustig
Gerald R. Molen
Lew Rywin
Irving Glovin
Robert Raymond
Gidoilariak
Steven Zaillian
Thomas Keneally
(eleberria)
Aktoreak
Liam Neeson
Ralph Fiennes
Ben Kingsley
Musikagileak
John Williams
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Film onenaren Oscar Saria
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Schindlerren Zerrenda (Schindler's List) 1993ko film estatubatuarra da, Thomas Keneallyren liburuan oinarrituta. Filma Steven Spielbergek zuzendu zuen.

Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sudeteetako enpresaburu katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen Schindlerren paperean, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua.

Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, eszenatoki onenarena, musika onenarena, dekoratu onenarena, muntaketa onenarena eta argazkilaritza onenarena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Oskar Schindler (Liam Neeson) giza harremanetarako talentua duen alemaniar enpresaburu bizizalea da, horretaz baliatuz nazien begiko izateko egitasmo bat burutuko du. 1939an alemaniarrek Polonia inbaditu ostean Schindlerrek bere harremanei esker Krakoviako lantegi baten jabetza lortuko du. Laantegi horretan ehundaka judu langile gisa enplegatuko ditu. Bertako arduradun judua (Ben Kingsley) lantegiko itzalpeko zuzendaria izango da, Schindlerrek enpresaburuaren betebeharrekiko erabat ezjakituna baita. Baina naziek ez dakitena Shcindlerrek juduak kontzentrazio-esparruetatik eta heriotz ziur batetik salbatzeko bere lantegiaz baliatzen ari dela da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezra Dagan: Lewartow errabinoa
  • Malgoscha Gebel: Wiktoria Klonowska
  • Shmuel Levy: Wilek Chilowicz
  • Mark Ivanir: Marcel Goldberg
  • Béatrice Macola: Ingrid
  • Andrzej Seweryn: Julian Scherner
  • Friedrich von Thun: Rolf Czurda
  • Krzysztof Luft: Herman Toffel
  • Harry Nehring: Leo John
  • Norbert Weisser: Albert Hujar
  • Adi Nitzan: Mila Pfefferberg, Poldek Pfefferbergen emaztea.
  • Michael Schneider: Juda Dresner
  • Miri Fabian. Chaja Dresner
  • Anna Mucha: Danka Dresner
  • Ben Darby: gizon grixa
  • Albert Misak: Mordecai Wulkan.
  • Hans-Michael Rehberg: Rudolf Höss
  • Daniel Del Ponte: Josef Mengele doktorea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schindler's List Aldatu lotura Wikidatan