Schleswigeko Dukerria
Wikipedia(e)tik
Schleswig Danimarkako hegoaldeko eta Alemaniako ipar-mendebaleko lurraldea da, Jutlandiako penintsularen hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean.
Historia[aldatu]
Saxoniarren lurraldea izan zen luzaroan K.a. II. mendetik aurrera. Danimarkako dukerri bihurtu zen XII. mendean eta erreinu haren barnean egon zen Prusiako koroak 1865ean bereganatu zuen arte. 1920an, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswigeko biztanle gehienek.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.