Schlossplatz (Dresden)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schlossplatz enparantza Brühl terrazako sarbide eskaileratatik ikusita. Atzealdean Dresdengo jauregia, Katholische Hofkirche katedrala eta Semperoper antzokia ikus daitezke.

Schlossplatz (euskaraz Jauregi enparantza edo Jauregi plaza) Alemaniako Saxonia estatuan dagoen Dresden hiriko enparantza bat da. Hiri honetako Innere Altstadt edo Alde Zaharrean kokatzen da eta bertan eraikin bikainak topa daitezke. Dresdengo jauregia, Elba ibaia, Augustusbrücke zubia eta Brühlen terrazaren alboan dago.

Bigarren Mundu Gerra amaieran jazotako Dresdengo bonbardaketaren ondorioz kalte larriak jasan zituen, horregatik bertan dauden eraikinak berreraiki beharra izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]