Scotia plaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scotia plakaren mapa

Scotia plaka plaka tektoniko txiki bat da. Bere hedadura, 0,04190 estereorradianekoa da. Ohi Sandwich plakarekin lotua dago.

Ozeano Atlantikoaren hegomendebaldea hartzen du, Suaren Lurraldearen hegoaldea, Hegoaldeko Georgiak, Hegoaldeko Sandwich eta Hego Shetland.

Scotia plakak, Hego Amerikako plaka, Shetland plaka, Antartikako plaka eta Sandwich plaka ditu mugakide.

Beste plakekin dituen mugak, Peru-Txileko fosak eratzen ditu, Hego Amerikaren Ozeano Bareko kostaldean.

Scotia plaka, milioi bat urteko 0,6516ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 48º 63' ipar latitudean eta 81º mendebal longitudean kokatutako polo baten arabera.

Aipaturiko plaken arteko talkak, Scotia dortsala, Hegoaldeko Antillak eta Aurora uharteak bezalako uhartediak sorrarazten ditu. Scotia itsasoa ere bertan dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]