Scottish Borders
| Scottish Borders Scottish Borders (en) The Mairches (sco) Na Crìochan (ga) |
|
|---|---|
![]() |
|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Newtown St. Boswells |
| Biztanleria | 111.400 biztanle |
| Azalera | 4.732 km2 |
| Webgunea | |
Scottish Borders edota soilik Borders (Eskozieraz The Mairches, gaeleraz Na Crìochan edo Crìochan na h-Alba; euskaraz "Mugak" edo "Eskoziako Mugak" esan nahi du) Eskozia osatzen duten 32 konderrietako bat da. Mendebaldetik Dumfries eta Galloway konderriarekin mugatzen du; ipar-ekialdetik Hegoaldeko Lanarkshire eta Mendebaldeko Lothian konderriekin; iparraldetik Edinburgh hiriburua, Ekialdeko Lothian eta Midlothian konderriekin, eta hegoaldetik berriz Ingalaterrako Northumberland eta Cumbria konderriekin. Eskualde honetako gune administratiboa Newtown St. Boswells da.
Eskoziako azpibanaketa geopolitiko hau 1975an sortu zen, bertan Berwickshire, Peeblesshire, Roxburghshire eta Selkirkshire konderriak bateginik, bai eta Midlothian konderriko zati bat ere, honela bere barrutiek nolabaiteko burujabetza bat mantentzen duten unitate bat sortu zelarik. 1996an eskualde hau gune unitarioa bihurtu zen, eta barrutiak behin-betiko elkartu ziren. Bere sorrera unean, eremu honek Borders izena jaso zuen, baina 1996an ofizialki Scottish Borders izenera aldatu zen.
Herriak eta hiriak [aldatu]
- Abbey St. Bathans, Ashkirk
- Broughton, Burnmouth
- Chirnside, Clovenfords, Cockburnspath, Coldingham, Coldstream
- Denholm, Dryburgh, Duns
- Earlston, Eddleston, Ettrick, Ettrickbridge, Eyemouth
- Foulden
- Galashiels, Greenlaw
- Hawick
- Innerleithen
- Jedburgh
- Kelso, Kirk Yetholm
- Lauder, Lilliesleaf, Longformacus
- Melrose
- Newcastleton, Newtown St. Boswells
- Peebles
- Roxburgh
- Selkirk, St. Abbs, St Boswells, Stow, Stichill
- Teviothead, Town Yetholm, Traquair
- Walkerburn, West Linton
| Eskoziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Aberdeen • Aberdeenshire • Angus • Argyll eta Bute • Clackmannanshire • Dumfries eta Galloway • Dundee • Ekialdeko Ayrshire • Ekialdeko Dunbartonshire • Ekialdeko Lothian • Ekialdeko Renfrewshire • Na h-Eileanan Siar (Mendebaldeko Uharteak) • Edinburgh • Falkirk • Fife • Glasgow • Highland • Inverclyde • Midlothian • Moray • Iparraldeko Ayrshire • Iparraldeko Lanarkshire • Orkney • Perth eta Kinross • Renfrewshire • Scottish Borders • Shetland • Hegoaldeko Ayrshire • Hegoaldeko Lanarkshire • Stirling • Mendebaldeko Dunbartonshire • Mendebaldeko Lothian |
||
