Seán Ó Riada
Seán Ó Riadaren irudia. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Seán Ó Riada John Reidy (jaiotze izena) |
|
| Jaio | 1931ko abuztuaren 1a | |
Corkeko konderria (Irlandako Errepublika) |
||
| Hil | 1971ko urriaren 3a (40 urte) | |
Seán Ó Riada, jaiotze izenez John Reidy (1931ko abuztuaren 1a - 1971ko urriaren 3a) irlandar konposatzaile eta musika taldeko zuzendaria izan zen, beharbada pertsona soil gisa 1960ko hamarkadako Irlandako Folk Musikaren Berpizkundean eragin handiena izan zuen pertsonaia izan zen, Ceoltóirí Chualann taldean izandako bere partehartzeek nahiz bere musika konposaketa eta moldaketek irlandar musika mota honetan berebiziko garrantzia izan zutelarik. Nahiz eta bera Cork hirian jaio izan, bere benetako sustraiak Limerickeko konderrian errotuta zauden, bere sendia hangotarra baitzen.
Adibidez, berak konposatu zuen gaur egun hain ezaguna den Mná na h-Éireann ("Irlandako Emakumeak") abestia, hau 1975ean The Chieftains musika taldearen eskutik Stanley Kubrick zinema zuzendariaren Barry Lyndon filma opetsuaren soinu bandaren barnean agertu zelarik.
Kanpo loturak [aldatu]
- 1974ko Seán Ó Riadaren omenezko bideoa ikusgari (irlanderaz)
- Seán Ó Riada eta Ceoltóirí Chualann taldeak irlandar gaitaz jotako Mairseal Ri Laoise abestiaren bertsioa entzungai
- Seán Ó Riada eta Ceoltóirí Chualann taldeak irlandar gaitaz jotako Ril Mhor Baile an Caileadh abestiaren bertsioa entzungai