Se...kara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Se...kara
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
Jarduerak

Se...kara, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena.

Bere izenaren zati bat, Se...kara, Turineko Errege Kanonean idatzita dago, VII.16 erregistroan. Bere agintaldiaren iraupena jartzen zuen papiro zatia galdu egin zen. Bere aurretik, "Uebenra Hor" edo Hor III.a, eta, bere ondoren "...enra" edo Sonebmiyu ditu. Bere semeak, Suahenra Sonebmiyu (Sonebmiyu), Minemaes eta Sit...(?) izan litezke.

Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko tokietan gobernatu zuten, Goi Egipton.

Garai honetan, ohi hikso deituriko erregeek, Egiptoko XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu zuten eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztiko biztanleak zergari bihurtuz.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik Turineko Errege Kanonean aipatzen da bere Tronu izenagatik: "nsw bi.tj Se...kara" (Goi eta Behe Egiptoko erregea Se...kara).


Aurrekoa
Hor III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Sonebmiyu