Sebastián Mendívil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastián Mendívil
Bizitza
JaiotzaBarakaldo1915eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2014ko ekainaren 4a (99 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkontularia, borrokalaria eta esperantista
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

Sebastián Mendívil Urquijo[1] (Barakaldo, 1915eko urtarrilaren 20a- 2014ko ekainaren 4a) bizkaitar anarkista izan zen, Euzko Gudarostearen eta CNTren Bakunin batailoiko tenientea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Done Bikendiko familia sozialista batean jaioa, 1931n Labe Garaietan hasi zen lanean. Gerra Zibila piztu zutenean, miliziano eta gudaria izan zen. Santoñako hitzarmena eta gero, itsasontzi batean atxilotu zuten eta Eskolapioen presondegitik ihesi ondoren, Gurseko kontzentrazio-esparruan preso hartu zuten.[2]

Bigarren Mundu Gerran naziek atxilotu zuten baina Erresistentzian sartzea lortu zuen. 1949an etxera itzuli eta Teodora Urkiagarekin ezkondu zen. Kontulari moduan lan egin zuen eta sozialista bilakatu zen.[3]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memoria-liburu bi idatzi ditu:

  • Miliciano, militar y fugitivo: Memorias de un baracaldés (1992)
  • Euskal Herria, la nación de los vascos: Reflexiones de un baracaldés (1996)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizenak Mendívil Urquijo idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mendibil Urkixo onartu du deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. La longeva historia de amor del socialista y la emakume
  3. Gorriti, Iban. (2014/06/07). «La cara visible del batallón Bakunin de la CNT» Deia.