Sebastião Salgado
Brasildar argazkilaria (Aymurés, 1944). Zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartzen da. Urte asko igaro ditu Parisen, eta han bizi da gaur egun ere. Gizon, emakume eta haurren sufrimendua erakusten saiatzen da. Lanari dagokionez, presak ez du eraginik izaten, urteak igaro litezke lan bat amaitutzat ematen duen arte. 1994an, berrehun eta berrogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Bere obrako gai nagusiak tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre-meategietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak eta antzekoak dira. Salgadoren argazki gogoangarri batzuk Lurra eta Langileak liburuetan daude bilduta. Nazioarteko sariak irabazi dituzten irudi nagusiak, berriz, hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali, 1985), Refugiados da Seca (Txad, 1985), Refugiados en marcha para o Sudão (1985), Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986), Franceses na Indochina (1987), Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989), Guerra do Golfo (Kuwait, 1991). 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen Saria eman zioten.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Sebastião Salgadoren web-orria
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.