Sebastiano del Piombo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pietà, Museo Civico, Viterbo (Italia)

Sebastiano del Piombo (jaiotza-izena: Sebastiano Luciani) italiar pintorea izan zen (Venezia, 1485 - Erroma, 1547). Bere lanetan Veneziako eskolako kolore-aberastasuna eta Erromako tradizioa bateratzen saiatu zen. Giorgione pintorearen ikaslea izan zen Venezian, eta haren eragina darie garai hartako koadroei (Salome, 1510). 1511n jo zuen Erromara eta Rafaelen inguruko artista-taldean hasi zen lanean. 1515etik aurrera Michelangeloren laguntzaile jardun zuen eta haren moldeko lanak egin zituen: Pietà (1517), Zigorraldia (1516-1524) eta Lazaroren piztuera (1519). 1519-1530 bitartean ospe handia jaso zuen erretratugile gisa: Andrea Doria (1526), Klemente VII.a (1526). 1531n, Aita Santuaren bulda edo zigiluen zaindari (Piombo) nagusi egin zuen Klemente VII.ak eta dirutza handia egin zuen kargu hari esker.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastiano del Piombo Aldatu lotura Wikidatan