Segi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ekitaldia Gazte Martxaren bukaeran. Atzealdean Jarrai, Haika eta Segiren ikurrak ikus daitezke.

Segi Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta iraultzailea da. Jarrai eta Gazteriak erakundeen elkartzeak sortu zuen Haika erakundearen oinordekoa da eta gaur egun Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan legez kanpo dago Espainiako Auzitegi Nazionalaren ustez ETArekin zerikusia duelako[erreferentzia behar]. 2007ko urtarrilean, Espainiako Auzitegi Gorenak talde terroristatzat hartu zuen[erreferentzia behar] eta bere hainbat kide gartzelan daude gaur egun. 2009ko azaroaren 24an 34 gazte atxilotu eta inkomunikatu zituzten, legez kanpoko Segirekin zerikusia zutelakoan[erreferentzia behar].

Bere helburu nagusiak bi dira: independentzia eta sozialismoa.

Eduki-taula

[aldatu] Segiren autodefinizioa

Segiren pankarta, Ibaetako campusean (2010).

[aldatu] Gazte eragilea

Segik bere burua gazte erakunde bat bezala definitzen du gazteez osatua egoteaz gain, euskal gazteriaren arazoak lantzen dituelako[erreferentzia behar]. Gazteria jendarte sektore berezitua den bezala, arazo propio eta espezifikoak ditu, eta Segi "arazo horiek borrokatu eta alternatibak eraikitzeko bitartekoa gisa" irudikatzen dute. Segiren jarduera ez da bakarrik, horrela, "gazte erakundearen proiektu politikoarekin bat egiten duten gazteetara mugatzen, euskal gazteri osoari zuzenduta dago". Segik "Euskal Herriko gazte guztien mesedera egin nahi du lan". Gazteen arazoak jendartearen arazo bilakatu, gazteek Euskal Herriaren askapen prozesuan kolektibo berezitu gisa dituzten kezka eta arazoen abiapuntutik, jendartean dauden gazteengana helduz.

[aldatu] Euskal Herriko erakundea

Mugen gainetik, Euskal Herri osoan zehar eta errealitate guztietan lan egingo duen erakundea, auzoetan, herrietan, hiriburuetan eta eskualdeetan lan egiten du Segik. Errealitate ezberdinak kontuan hartuz, bere iharduera garatzen.

[aldatu] Erakunde independentista

Segi erakunde independentista da, eta honela justifikatzen du[1]:

« Euskal Herriaren biziraupenerako aukera bakarra, herri honek askatasuna, hau da, independentzia eskuratzea izango da. Segi, erakunde abertzale eta independentista da eta bere jarduera, praktika independentista batean oinarritzen da.  »

[aldatu] Erakunde iraultzailea

Segi ere erakunde iraultzailea da eta hau ere honela adierazten dute[2]:

« Segik jendarte eredu berri baten aldeko apustua egiten du. Sistema kapitalistaren hatzaparretatik kanpo egongo den gizarte baten eraikuntzan lan egiten du Segik. Ama lurraren defentsa, elkartasuna, sexu askatasuna, parekidetasuna eta ondasunen banaketa lantzen dugu egunez egun. Gure herriaren independentzia borrokatzen dugun bezala, herritarren independentzia pertsonala ere borrokatzen dugu. Ez dago herritar askerik gabeko herri askerik.Segik herrien arteko harremana eta elkartasuna bultzatu nahi du. Nazio eta jendarte askapen borrokan dauden herriekin bat egiten du gazte erakundeak. Munduko iraultzei Euskal Herriak egin diezaiekeen ekarpenik handiena Independentzia eta Sozialismoa lortzea da.  »

[aldatu] Erakunde euskalduna eta euskaltzalea

Euskara Euskal Herriaren hizkuntza izanik, Euskal Herri osoko gazteria elkar komunikatzeko tresna bakarra eta baliotsua dela uste dute. Euskara, gainera, hizkuntza batetik haruntzago nortasuna, izaera, kultura eta balore multzoa da. Segik, euskal gazteria eta Euskal Herria euskalduntzeko konpromisoa du, eta gazte erakundearen kanpo zein barne jarduera euskaraz burutu ohi du.

[aldatu] Erakunde feminista

Segik feministatzat du bere burua, eta bereziki "emakume gazteek pairatzen dituzten zapalkuntzei aurre egitekoo" asmoa erakusten du. "Parekidetasunean oinarritzen den jendarte bat" eraiki nahi duela adierazten du[3].

[aldatu] Erakundea baino, mugimendua

"Segiko barne egituraren barnean lan egiten duten militanteak baino zabalagoa da Segi", dio erakundeak berak. Bere burua abertzale eta aurrerakoitzat hartzen duen gazte orok Segin lekua duela esaten dute.

[aldatu] Erreferentziak

  1. www.segigazte.net Segiren webgunetik hartua. Egun, Guardia Zibilak itxia.
  2. www.segigazte.net Segiren webgunetik hartua. Egun, Guardia Zibilak itxia.
  3. www.segigazte.net Segiren webgunetik hartua. Egun, Guardia Zibilak itxia.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Segi


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Euzko GaztediGazte AbertzaleakGazte KomunistakIratzarriJeunes ActifsJeunes DémocratesJóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes CommunistesMouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País VascoSegi
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak