Segura ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Segura
SeguraWK.jpg
Kokapena Espainia
Luzera 325 km
Arroa 19.525 km²
Emaria 26.3 m³/s
Iturburua Fuente del Segura, Santiago-Pontones (Jaén)
Ibai ahoa Mediterraneoa

Segura ibaia Espainiako hego-ekialdean kokatuta dago. Penintsula Iberikoko zazpigarren ibairik luzeena da 325 kilometrorekin.

Jaengo probintzian sortzen da, Santiago-Pontones udalerrian. Hortik iparralderuntz jotzen du Albaceteko probintzian sartuz. Hortik Murtziako Erkidegora igarotzen da, Murtzia hiria zeharkatuz. Azkenik Mediterraneoan itsasoratzen da Alacanteko probintzian, Guardamar del Segura udalerrian.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Madera ibaia.
  • Zumeta ibaia.
  • Tus ibaia.
  • Taibilla ibaia (2.95 m³/s).
  • Mundo ibaia (5.42 m³/s).
  • Alhárabe ibaia.
    • Benamor ibaia.
  • Argos ibaia.
  • Quípar ibaia (0.79 m³/s).
  • Juduaren euri-bidea edo Rambla del Judío.
  • Mula ibaia.
    • Pliego ibaia.
  • Guadalentín, Sangonera edo Reguerón ibaia (1.35 m³/s).
    • Bosch-eko euri-bidea.
    • Nogalteko euri-bidea.
  • Saladako euri-bidea.
  • Abanillako euri-bidea.

Zeharkatutako udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segura eta Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jon Maia bertsolariak 2005ean "Riomundo" eleberria argitaratu zuen, Seguraren ibaiadarra den Mundo ibaia geurean ezaguna eginez.

Bestela, Goierriko herri batek ibai honen izen bera darama, Segurak alegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Segura ibaia Aldatu lotura Wikidatan