Sei Nazioen Torneoa
| Six Nations Championship 2013ko Txapelduna: Gales |
|
| Kirola | Errugbia |
|---|---|
| Sorrera urtea | 1883 |
| Partehartzaileak | Ingalaterra Irlanda Gales Eskozia Frantzia Italia |
| Txapelketa kopurua taldez talde | |
| 26 Txapelketa | |
| 26 Txapelketa | |
| 17 Txapelketa | |
| 14 Txapelketa | |
| 11 Txapelketa | |
| 0 Txapelketa | |
| Sei Nazioen Txapelketako webgunea | |
Sei Nazioen Torneoa edo Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Han parte hartzen dute Ipar Hemisferioko errugbi talderik onenek. 2000z geroztik, sei nazio edo herrialdek antolatzen dute: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak.[1]
1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Torneoa izena izan zuen,[2] gaur egungo taldeen artetik Italiak ez baitzuen txapelketa horretan parte hartzen, 2000. urte arte. Kirol ekitaldi horren gaur egungo babesle nagusia Royal Bank of Scotland bankua (RBS siglaz ezaguna) da.
Irlanda da 1948. urtea ezkeroztik Grand Slam saria lortzen aurrena, 2009ko Txapelketan beste gainerako errugbi taldeei partida guztiak irabazita. Eskozia, berriz, Koroa Hirukoitzaren jabe bilakatu zen, Gales eta Ingalaterrako taldeei irabaztean (Britainiar Uharteetako lau taldeak).
Gizonezkoen Sei Nazioen Torneoaz gain, badira emakumezkoen eta gaztetxoen (20 urtez azpitik) bertsioak ere, geroago sortuak. Txapelketaren izenarekin batera beste zehaztasunik ez dakarrenean, gizonezkoen txapelketaren aipamena izan ohi da. Emakumezkoen eta gaztetxoen bertsioetan ere, jatorrizko txapelketako sei herrialde berek hartzen dute parte.
Formatua [aldatu]
Txapelketa urtero jokatzen da eta bere formatua oso arrunta da: talde bakoitzak aldi baztez beste gainontzekoen aurka jokatzen du, zelaiaren abantaila partida batetik bestera aldatuz. Garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen dira, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. Beste errugbi lehiaketetan ez bezala, txapelketa honetan hobari edo bonifikazioak ez dira erabiltzen (hobari edo bonifikazio sistema honetan datza: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 eta 7 edo puntu gutxigotik galdu ezkero beste puntu 1).
Partida bakoitzeko garaipena lortu ezkero "Grand Slam" saria lortzeko bidea dago. Etxeko eta kanpoko partidak jokatuz (bi urte kontsekutibo, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera aldatuz baidoaz) Slam Nagusia bost alditan bakarrik lortu ahal izan da: Galesek 1908/1909 denboraldian, Ingalaterrak 1913/1914, 1923/1924 eta 1991/1992an eta Frantziak 1997/1998an[3]. Ingalaterra da Slam Nagusi Sari kopuru handienaren jabea 12rekin, Galesek jarraitzen dio 10ekin, Frantziak 8, Eskoziak 3 eta Irlandak 2.
Home Nations (hots, Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) multzoko talde batek besteen gain lortutako garaipena Koroi Hirukoitza bezala ezagutzen da. Triple Crown edo Koroi Hirukoitza bi txandako lau aldi kontsekutiboetan irabazi zen, bata Galesen aldetik 1976, 1977, 1978 eta 1979an eta bestea Ingalaterraren aldetik 1995, 1996, 1997 eta 1998an. Ingalaterrak du Koroi Hirukoitzen kopuru handiena 23rekin, Galesek jarraitzen dio 19rekin, Eskoziak eta Irlandak 10 banarekin. Sari hau denbora askoan Txapelketaren ezaugarri gisa bezala lehiatua zen, baina 2006an sari fisikoa izatera igaro zen, horretarako Royal Bank of Scotland izan zen babesle eta arduraduna.
Txapelketaren amaieran azkena bukatzen duen taldeak Zurezko Koilara irabazten du (batzuetan txapelketan inongo partidarik irabazten ez bada sari hau lortzen delako ustea dago baina hori whitewash delako bat izango litzateke).
Txapelketa honetan beste zenbait banakako lehiaketa ere izaten dira. Lehiaketa erregular zaharrena Calcutta Cup da, 1879tik Ingalaterra eta Eskoziaren arteko norgehiagokaren irabazlea. Kalkuta Koparen deitura saria urturiko Indiar errupiez egina zegoelakotik omen zetorren. 2007tik aurrera, Frantzia eta Italiak ere beren saria dute: Giuseppe Garibaldi Saria, 1807an Nizzan jaio zen italiar estatuaren batasuna lortzen lagundu zuen heroi italiarraren berrehungarren urtemugaren omenez; 1859an gaur egungo Niza frantziar hirian bilakatu zen.
1994 aurretik, puntu berdinekin amaitzen zuten taldeek txapelketa elkarbanatu egiten zuten. Urte horren ondoren berdinketak hautsi egin ziren bi taldeen arteko puntu kopuruaren ezberdintasuna kontutan harturik (partiduen lortutako puntuak). Txapelketaren araudiak dioenez, puntuetarako berdinketa berri bat ematen de kasuan, entsegu gehien dituen taldeak irabazten du[4]. Oraindik berdinketa egonez gero, bi taldeek txapelketa elkarbanatuko dute. Horregatik, gaurko egunez, garaipenekin lortutako puntuak edo partiduetan lortutako puntuak txapelketa irabazteko erabat erabakikorrak izan dira.
Historia [aldatu]
Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketari hartu zion txanda, halaber, azken hau lau herrialdeen arteko txapelketaren oinordekoa zen[5]. 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7]. Ohitura legez, Kalkuta Kopako (Ingalaterra eta Eskoziaren arteko norgehiagokan irabazle denari eskaintzen zaio) eta Koroi Hirukoitza (beste gainontzeko hiruren gain nagusi suertatzen den britainiar taldeari eskaini ohi zaio) antzinako sariak lehiatzen jarraitzen dira. Oraintsukoagoa da Millennium Trophy saria, honekin Ingalaterra eta Irlandaren arteko irabazlea saritzen da, Trofeo Eurostar sariarekin Frantzia eta Ingalaterraren partidetako irabazlea izendatzen da eta Giuseppe Garibaldi Trophyrekin Italia eta Frantziaren arteko irabazlea saritzen da. Haatik, Slam Nagusia opiltxoaren ginda da: partida guztiak irabazten dituen taldeak lortzen du; alderantziz, Zurezko Koilara jokatutako partida guztiak galdu izanaren sari birtual tristea besterik ez da.
Txapelketak zenbait krisialdi jasan ditu irlandar gatazka dela eta. Gainera 1972ko Derryko Sarraskiaren ondorengo Txapelketa etenaldian errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen, neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia jotzeari uko egin zitzaion. Aldiz, gauzak berdindu nahian irlandar ereserkia bere etxetik kanpoko partidetan ez zen jotzen. 1997. urtera arte ez zen normaltasun batera itzuli.
Nahiz eta bere inguruko biktima izan, partidetara mugitzen diren jarraitzaileekin Txapelketak aurpegi baikorragoa erakusten du. "Hirugarren Denboraren" ohiturak (zaleek —eta jokalari berak— garaipena ospatu edo porrotaz kexatzen dira, batzuetan egokia den baino alkohol kopuru handiagoarekin) kirol honi irudi alaia ematen dio. Bi taldeetako jokalariak biltzen dituzten hirugarren denbora hauetako batzuk historia egin dute. 1990eko hamarkadako kirol honen profesionalizazioaren ondoren jokalariak ospakizun mota hauetarako borondate eskasagoa erakusten dute.
- 1883: Britainiar Uharteetako lau taldeek (Ingalaterra, Irlanda, Eskozia eta Gales) osatzen zuten txapelketaren lehen ekitaldia jazo zen.
- 1910: Frantzia Txapelketan onartua izan zen.
- 1931: Frantzia profesionalismo salaketapean kaleratua zuten.
- 1947: Bigarren Mundu Gerraren ondoren Txapelketa berriz hasten da Frantziaren berronarpenarekin.
- 1996: Txapelketa (ofizialki) Europako Errugbi Txapelketan bilakatu zen. Orduz gero puntu berdinketa kasuetan tituluak ez zituzten elkarbanatzen; sailkapenean lortutako puntuen eta jasotako puntuen arteko diferentziak garrantzia hartzen du.
- 2000: Italiako taldea Txapelketara gehitu zuten[8].
- 2001: Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa sortu zuten, britainiar uharteetako lau taldeak, Frantzia eta Espainiarekin bat.
- 2006: Abenduan, emakumezkoen txapelketan Espainia Italiaren taldearengatik ordezkatu zuten, honek gizonezko eta emakumezkoen txapelketetako talde partaideak berdintzea lortu zuen.
Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak [aldatu]
|
|
Sariak [aldatu]
Txapelketa honen bitartez "sari" ezberdinak banatzen dira.
- Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten direlarik.
- Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Emaitza hoberena atera duen taldearentzat inork ez duelarik lortzen Slam Nagusia. Garai batean gertatu zen garaipena banatzea berdinduak ziren taldeen artean. Baina 1990tik berdinketak ekiditeko kontutan hartzen da alde eta aurkako puntuazioa.
- Koroi Hirukoitza: Britainiar Uharteetako taldeen artean partida guztiak irabazi dituen taldeak irabazten du.
- Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau 1879. urtetik aurrera eskaintzen da[9].
- Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau Dublin hiriko sorreraren milaurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988. urtetik aurrera eskaintzen da[10].
- Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari eman ohi zaio. "Quaich" bat zeltiar edalontzi mota bat da[11][12][13].
- Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari eman ohi zaio. Giusseppe Garibaldi omenezko saria da hau, iraultzaile hau Nizan jaio baitzen, garai hartan Italiar lurraldean kokatzen zena eta gaur egun Frantziako hiria dena. Sari hau 2007. urtetik aurrera banatzen da.
- Eurostar Trophy: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari eman ohi zaio.
- Zurezko Koilara: Talde batek partida guztiak galtzen dituelarik.
Errugbi zelaiak eta ikuslegoa [aldatu]
Errugbi zelaiak [aldatu]
Londresko Twickenham Stadiuma (82.000 ikusle)
Parisko Stade de France (80.000 ikusle)
Dublingo Croke Park (82.500 ikusle)
Cardiffeko Millennium Stadiuma (72.500 ikusle)
Dublingo Lansdowne Road (49.000 ikusle)
Edinburgheko Murrayfield Stadiuma (67.500 ikusle)
Erromako Stadio Flaminio (30.000 ikusle)
Orain dela gutxi arte eta historikoki Irlandako errugbi selekzioak bere partidak Dublingo Lansdowne Road zelaian jokatu ohi zituen baina etorkizunera begira zelai berri eta handiago bat egiteko lanetan hasi direnez eraikinez aldatu da. 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan, Irlandak bere errugbi partidak Croke Parken jokatuko ditu, zelai hau futbol gaelikoaren finaletako egoitza izan ohi da, kirol gaelikoen "katedrala" zen eta da, "tenplua" edo "Santa Sanctorum"a ez esatearren, ordura arte kirol gaelikoetan bakarrik jokatzen baitzen han eta kirol "ez-irlandarrak" edo "atzerritar" kirolek ateak itxiak baitzituzten. Zelai hau Elkarte Atletiko Gaelikoaren (Gaelic Athletic Association ) harribitxia zen. Gaur egun Lansdowne Road zelaia Sei Nazioen Txapelketen etorkizuneko egoitza izaten jarraitzeko berrikuntza lanetan baita. Aviva Stadium zelai berriaren irekiera 2010. urteko apirilerako iragarri da. Irlandako errugbi selekzioak azken zelai honetan Sei Nazioen Txapelketako partidak 2011. urtean jokatu ahal izango ditu.
Era berean, Italian "palla ovale" (baloi obala) ospetsua egin denetik Stadio Flaminio kiroldegia ez omen da behar lukeen bezain handia. Etorkizunean errugbi partidak Erromako dagoen Stadio Olimpico bezalako futbol zelaietan edo Italiaren iparraldean jokatu beharko lirateke, lurralde horretan errugbia jarraitu eta ezagunagoa baita. Genovako Stadio Luigi Ferraris (42.000 eserleku) edo Parmako Stadio Ennio Tardini (ia 28.000 eserleku) izango lirateke aukerarik egokienak. Orain dela gutxi, Flaminion berrikuntzak iragarri dira honela errugbiak bertan jarraitu dezan ahalegindu nahian, halere, gaurko egunez Sei Nazioen Txapelketa kiroldegi edo zelai txikiena izaten jarraitzen du[14].
Errugbizaleen zelaietarako bertaratzea [aldatu]
2006ko Sei Nazioen Txapelketak, batez besteko 56.084 ikuslegoa izan zuen[15]. Ikuslego kopurua eta soilik sei herrialdeen arteko txapelketa delako baldintzapenak kontutan hartu behar dira. 2006ko Alemaniako Futbol Mundialari gainartu zion, batez besteko 52.401 ikusleekina; bai eta 2006ko errugbiko Hiru Nazioen Txapelketari, batez besteko 45.211 ikusleekin.
Txapelketa honek bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean eman zen Murrayfield Stadium-ean, batez besteko 104.000 ikusleekin, Eskozia eta Galeseko norgehiagoka batean[16][17]. Azkenik bertakoek lortu zuten garaipena Herensugearen XV-aren aurka, 12 eta 10eko emaitzarekin. Garaipen honek txapelketa irabazteko aukera eman zien eskoziarrei, halere, Ingalaterraren aurka galdu egin zuten, eta amaieran Galesek lortu zuen 1975ko Txapelketa hura. Data honen ondoren, Murrayfield zelaiaren ikusle gaitasuna murriztu egin zen, batez ere segurtasun arazoak zirela medio.
Emaitzak [aldatu]
Sailkapen Orokorra:
| Selekzioa | Jokatutako txapelketak | Irabazitako txapelketak | Garaipen elkarbanatuak | Koroi hirukoitza | Slam nagusiak |
|---|---|---|---|---|---|
| 113 | 25 | 10 | 23 | 12 | |
| 115 | 24 | 11 | 19 | 10 | |
| 115 | 14 | 8 | 10 | 3 | |
| 115 | 11 | 8 | 10 | 2 | |
| 80 | 16 | 8 | - | 8 | |
| 10 | 0 | 0 | - | 0 |
Home Nations (1883-1910) [aldatu]
|
Bost Nazioak (1910-1930): Frantzia onartzen da [aldatu]
|
Home Nations (1931-1939): Frantziaren kaleratzea [aldatu]
|
1947tik 1999 arte: Bost Nazioen Torneoa (Frantziaren berronartzea) [aldatu]
2000tik aurrera 6 Nazioen Torneoa [aldatu]
| Urtea | Slam Nagusia | Irabazle soila | Koroa hirukoitza | Zurrezko koilara |
| 2000 | ||||
| 2001 | ||||
| 2002 | ||||
| 2003 | ||||
| 2004 | ||||
| 2005 | ||||
| 2006 | ||||
| 2007 | ||||
| 2008 | ||||
| 2009 | ||||
| 2010 | ||||
| 2011 | ||||
| 2012 | ||||
| 2013 |
Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa [aldatu]
Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da.
Emaitzak [aldatu]
- Txapelketak:
Ingalaterra 10;
Frantzia 3;
Eskozia 1 - Slam Nagusiak:
Ingalaterra 9;
Frantzia 3;
Eskozia 1 - Koroi Hirukoitza:
Ingalaterra 14;
Eskozia 1;
Gales 1
Urtez-urteko emaitzak [aldatu]
Home International Championship [aldatu]
Bost Nazioak [aldatu]
- 1999 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2000 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2001 :
Ingalaterra (Slam Nagusia)
Sei Nazioak [aldatu]
- 2002 :
Frantzia (Slam Nagusia) - 2003 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2004 :
Frantzia (Slam Nagusia) - 2005 :
Frantzia (Slam Nagusia) - 2006 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2007 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2008 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2009 :
Ingalaterra (Slam Nagusia) - 2010 :
Ingalaterra (Slam Nagusia eta Koroi Hirukoitza) - 2011 :
Ingalaterra (Slam Nagusia eta Koroi Hirukoitza)
Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa [aldatu]
Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.
Historia [aldatu]
Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia. Bigarren txapelketa 2009ko otsaila eta martxoaren artean jokatu zen eta frantziarrek lortu zuten txapelketa eskuratzea, nahiz eta amaieran irlandarrekin berdinduta gelditu. Halere, bi taldeen arteko puntuaketa kopuru ezberdinagatik azkenean Bleus-ak gelditu ziren garaile. Aipatu behar da txapelketa hortan frantziarrek Irlanda beraren aurka galduaz hasi zirela.
Emaitzak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
- ↑ Godwin, Terry (1984), The International Rugby Championship 1883-1983, Londres: Willows Books, ISBN 000218060X
- ↑ Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
- ↑ Rules of the RBS 6 Nations Championship, RBS 6 Nations, http://www.rbs6nations.com/en/championship-information_rules.php
- ↑ Jean Denis, "Histoire Du Tournoi Des Cinq Nations Ou Sans Médailles Ni Couronnes", Farnot, 1979
- ↑ Scotland: European champions, BBC News, 2000-01-31, http://news.bbc.co.uk/1/hi/sport/rugby_union/six_nations/612204.stm
- ↑ 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
- ↑ rugbyfootballhistory.com: 6-Nations history
- ↑ (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died, scottishrugby.org, http://www.scottishrugby.org/shadomx/apps/fms/fmsdownload.cfm?file_uuid=A25BAF90-A653-B702-1F28-A89E8D4D5CD8&siteName=sru
- ↑ About Us, rfu.com, http://www.rfu.com/index.cfm/fuseaction/RFUHome.Simple_Detail/StoryTypeId/26/SectionId/43
- ↑ Massie, Alan (2000-02-19), Lamenting the sad decline of the fighting Irish, The Scotsman, 31. or.
- ↑ Ferrie, Kevin (1999-03-22), Scotland now have quality in quantity, The Herald, 1. or.
- ↑ Walsh, David (2005-02-13), Scots torn apart by Irish mean machine, The Sunday Times, Sport 2. or.
- ↑ ticketbooth.org.uk
- ↑ answers.com: Competition between national teams
- ↑ rbs6nations.com: Murrayfield stadium
- ↑ scrum.com: Scotland-Wales 1975
- ↑ a b c Six Nations roll of honour, bbc.co.uk, 2004-01-29, http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/rugby_union/international/3422419.stm
Urtez-urte [aldatu]
Ikus gainera [aldatu]
- Errugbi Taldeak
- Ingalaterrako errugbi selekzioa
- Frantziako errugbi selekzioa
- Galesko errugbi selekzioa
- Irlandako errugbi selekzioa
- Eskoziako errugbi selekzioa
- Italiako errugbi selekzioa
- Errugbi
- Hiru Nazioen Txapelketa
Kanpo loturak [aldatu]
- Sei Nazioen Txapelketako Webgune Ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Italieraz)
- Eskoziako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Frantziako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Frantsesez)
- Galesko Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Ingalaterrako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Irlandako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Italiako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Italieraz)
|
|||||