Seiji Ozawa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Seiji Ozawa japoniar orkestra-zuzendaria da (Hoten, Mantxuria, 1935). Tokioko Toho musika-eskolan ikasi zuen musika, eta, gero, Berlinen, H. Karajanekin. 1960an, Koussevitzky saria irabazi zuen. 1961-1962 eta 1964-1965 urteetan, L. Bernsteinen zuzendari laguntzailea izan zen New Yorkeko orkestra filarmonikoan. Gero, 1964-1969 urteetan, Chicagoko Ravinia Jaialdiaren zuzendari izan zen. 1965ean, Torontoko orkestra sinfonikoaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1970ean, San Franciscoko orkestrarena. 1973an, Bostongo orkestra sinfonikoaren zuzendari eta musika-arduradun izendatu zuten. Ospetsuak dira Ozawaren estilo kementsua eta XIX. mendeko lan sinfonikoen interpretazio bikainak.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]