Sekillagako zutarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sekillagako zutarria lurrean datza.

Sekillagako zutarria (edo Mugarriaundi, Arriaundi) izen bereko mendian dagoen zutarri bat da. Elgeako mendilerroan dago. Bere garaiera, 5,40 metrokoa da. Goiko muturrean, 45 zentimetroko garaiera baino ez du, baina, oinarria zuela uste den tokian, metro betekoa du. Mugarriluzekoa bezala, hareharriz osaturik dago, halakoa baita inguru hauetan agertzen den harria. Bertan jarria izan zenetik, zutik mantendu da, Espainiako Gerra Zibila arte. Garai horretan, arrazoi praktikoengatik, lurrera bota zuten. Eta halaxe dago orain ere, Saltarrikoa bezala.

Zutarri hau Bitoriano Gandiagak aurkitu zuen 1964. urtean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]