Sekuentzia nagusiko izar zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sirio A, sekuentzia nagusiko izar zuri baten adibidea.

Astronomian, sekuentzia nagusiko izar zuriak A espektro motako eta V argitasun klaseko izarrak dira.

Izar mota hauek ez dira nano zuriekin nahastu behar, masa urriko izar hondarrak direnak.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekuentzia nagusiko izar zuriak, bere izenak dioen bezala, Hertzsprung-Russell diagraman sekuentzia nagusian dauden izarrak dira, eguzkia bezala, bere energia hidrogenoa helioan fusionatzetik datorrela esan nahi duelarik.

A motakoa Harvard sailkapenean, bere espektroak hidrogenozko lerro nahiko biziak ditu, baita ionizatutako metalen lerroak ere. Euren azaleko tenperatura 7100 eta 9750 gradu kelvin artean dago, eta euren masa 1,5 eta 3 eguzki masa artean dago.

Gertuen ditugun sekuentzia nagusiko izar zuriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian ikus daitekeen taulan, Lurretik 77 argi-urte baino gutxiagora dauden sekuentzia nagusiko izar zuriak agertzen dira.

Izena Bayer izendapena Espektru mota Masa (eguzkiak) Distantzia (argi urteak) Oharrak
Sirio A Alfa Canis Majoris A0-1 Vm 2,02 - 2,24 8,6
Altair Alfa Aquilae A7 V-IV 1,7 16,7 ¿Azpierraldoia?
Fomalhaut Alfa Piscis Austrini A3 V 2,3 25,1
Vega Alfa Lyrae A0 V 2,6 - 3,1 25,3
Denebola Beta Leonis A3 V 2,3 36,2
Cástor Aa Alfa Geminorum Aa A1 V 2,15 51,6
Cástor Ba Alfa Geminorum Ba A2-5 V 1,7 51,6
Alfa Circini A-F1 IV-Vp 1,? 53,5 ¿Azpierraldoia?
Duhr Delta Leonis A4 V 2,2 57,7
Iota Centauri A2 V 2? 58,6
Sheratan A Beta Arietis A5 V ~ 2 59,6
Beta Pictoris A5 V 1,75 62,9
Zeta Leporis A2-3 V 2? 70,2
Épsilon Serpentis A2 Vm 2? 70,3
Heze Zeta Virginis A3 V 1,9 73,2
Alphecca Alfa Coronae Borealis A0 V 2,7 74,7
Kappa Phoenicis A7 Vn 1-2? 76,7

Iturria: 100 argi urte baino gutxiagora dauden izarrak (Solstation)

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sekuentzia nagusiko izar zuri Aldatu lotura Wikidatan