Seleuko IV.a Filopator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seleuko IV.a Filopator

Seleukotar agintaria

K.a. 187 - K.a. 175
Antioko III.a Handia - Antioko IV.a Epifanes
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 217
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
Heriotzaezezaguna, K.a. 175 (41/42 urte)
Familia
AitaAntioko III.a Handia
AmaLaodize III.a
Ezkontidea(k)Laodice IV (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Seleuko IV.a Filopator ("bere aita maite duena"), Seleukotar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K.a. 187tik K.a.175 arte. Pontoko Erresumako Laodize III.a eta Antioko III.a Handiaren semea zen, eta bere aitaren oinordekoa izan zen seleukotar tronuan. Bere ministro zen Heliodorok eraila, bere oinordekoa, bere anaia Antioko izan zen, bere seme Demetrio, ondoren Demetrio I.a Soter izango zena, Erroman bahitu bezala aurkitzen baitzen.

Antioko III.ak Erromaren aurka eginiko gerragatik ahuldua zegoen arren, Seleuzidar Inperioa oraindik zabala zen, eta, Siriaz gain, Zilizia, Palestina, Mesopotamia eta egungo Iranen zati bat hartzen zituen. Baina, erromatarrek exijitutako kalte ordain garestiaren ordainketak, Seleuko IV.aren erregealdi osoan zailtasun ekonomikoak sortu zituen. Bere semea bahitu bezala bidaltzera behartu zuten.

Seleukok, bere ministro Heliodoro, Jerusalemera bidali zuen K.a. 176tik K.a. 175 arte, Jerusalemeko tenpluko altxorra bereganatzeko. Misio hau bete eta itzuli ondoren, Heliodorok Seleuko erail zuen. Zentzuzkoa da ministroak, armadaren zati bat erosteko haina aberastasun aurkitu izana. Antiokok, Seleukoren anaiak, egoera berriz hartu zuen Erromatik itzuli zenean, eta, Heliodoro hil ondoren, Antioko IV.a Epifanes izenarekin tronuratu zen.

Izan zuen seme bakarra, Demetrio izan zen.


Aurrekoa
Antioko III.a Handia
Seleukotar erregea
K.a. 187-K.a. 175
Ondorengoa
Antioko IV.a Epifanes