Seleukotar Inperioa
|
Seleukotar Inperioa |
|||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| K. a. 312 – K. a. 63
Erresuma diadokoa |
|||||||||||||||
Inperioaren hedadura (horiz) |
|||||||||||||||
| Hiriburuak | Seleuzia Tigrisekoa (K. a. 305-240) Antiokia (K. a. 240-64) |
||||||||||||||
| Hizkuntza(k) | greziera | ||||||||||||||
| Eremua | 3.000.000 km² (K. a. 301) | ||||||||||||||
|
|||||||||||||||
- Artikulu hau Antzinaroko inperioari buruzkoa da; Erdi Aroko inperioa gaitzat duena beste hau da: Seljukar Inperioa
Seleukotar Inperioa[1] Antzinaroko estatu bat izan zen, Alexandro Handia mazedoniar enperadorea hil ondoren haren inperiotik sortu zenetako bat. Seleuko I.a Nikatorrek sortu zuen, nor Alexandro Handiaren jeneraletako bat zen, Antigono Monoftalmos garaitu eta hil ondoren, diadokoen arteko gerra eta gatazka garai batean, nortzuk Inperio handiaren zati batzuk mantentzearren borrokatu zuten. Seleukotar Inperioa, K. a. 305ean sortua izan zen, aro helenistikoan
Alexandro Handia hil ondoren, bere jeneralen artean Inperioa banatu zuten, hogei urtez, boterea lortzeko borroken protagonista izan zirelarik. Diadoko (διαδοχος) deritzenak izan ziren ondorengoak edo oinordekoak Antzinako jeneral hauen ondoren epigono (επιγονος) deritzenek -ondoren jaioak edo ondorengoak- gobernatu zuten. Boterea eta nagusitasuna lortzeko euren arteko borrokak ia berrogeita hamar urte iraun zuen K. a. 281eraino, urte honetan, azken diadokoa zen Seleuko I.a Nikator hil zelarik.
Alexandro handiaren inperio zabala honela banatua izan zen bere heriotzaren ondoren:
- Asia Antigono Monoftalmosentzat. Botere eta lur gehien zituena zen. Bere ondorengoek, beranduago, Antigonoar dinastia sortuko zuten Mazedonian.
- Egipto Ptolomeorentzat, honen dinastia, guztietatik egonkorrena izan zelarik (Ptolomeotar dinastia)
- Trazia eta Asia Txikia Lisimakorentzat
- Babilonia eta Siria Seleukorentzat (Seleukotar dinastia). Siria bezala, Indiako mugetaraino iristen zen lurralde zabal bati zeritzon.
- Grezia eta Mazedonia Kasandrorentzat, nor Antipatro jeneral zaharraren semea zen.
Seleukotar dinastiak K. a. 69 arte gobernatu zuen. Bere lurraldeak, Babilonia, Siria eta Asia Txikiaren zati handi bat hartzen zituen. Lurralde zabal hau ekialderantz hedatzen zen, gaur egun Pakistan denerantz, eta Irango goi ordoki guztia hartzen zuen, Indiako mendietaraino iritsi arte, eta, iparraldetik, Aral itsasoko basamortuetaraino. Arraza, hizkuntza eta erlijio ezberdineko hogei herrik osatzen zuten, guztira, 30 milioi biztanle baino gehiagorekin. Bi hiriburu izan zituen: Antiokia Sirian (gaur egun Antakya Turkia hegoaldean) eta Seleuzia Tigrisekoa Mesopotamian.
Dinastia hau, bere partaideak, hedatzen saiatu ziren kultura helenistikoaren oinordeko izan zen, baina bere aurrekoak izan ziren asiriar, mesopotamiar eta pertsiarren antzera gobernatu zuten, euren erregeak jainkoak bailiran gurtuz. Sarri egon ziren Egiptoko Ptolomeotar dinastiarekin gerran.
Baina erresuma handiegia izan zen, anitzegia, eta seleukotarrak, pixkana-pixkana, Eufrates ibaitik ekialdera zeuden lurren gobernua galtzen joan ziren, eta, beranduago, Asia Txikitik bota zituzten. Irango herriak mediarrak, pertsiarrak eta baktrianarrak ziren eta euren antzinako erlijioa eta hizkuntza mantentzen jakin zuten, eta, beraz, lurralde horietako gobernariek seleukotarren gainbehera, independente izateko probestu zuten. Baktrianako gobernari greziarra zen Diodotok errege titulua hartu zuen K. a. 254an, honela, Baktrianako Erresuma hasiz (gaur egun Balh), greziera hizkuntza bezala mantenduz, 126 arte iraun zuen erresuma.
K. a. 64an Ponpeio erromatarrak, seleukotar tronurako bi hautagaiak kanporatu zituen eta Erromak bere lurralde zabalera gehitu zituen lurralde horiek.
Eduki-taula |
Seleukotar dinastiako erregeak[aldatu]
| Erregea | Erregealdiaren hasierako urtea | Erregealdiaren amaierako urtea |
|---|---|---|
| Seleuko I.a Nikator | 305 | 281 |
| Antioko I.a Soter | 281 | 261 |
| Antioko II.a Theos | 261 | 246 |
| Seleuko II.a Kaliniko | 246 | 225 |
| Seleuko III.a Soter Zerauno | 225 | 223 |
| Antioko III.a Megas | 223 | 187 |
| Seleuko IV.a Filopator | 187 | 175 |
| Antioko IV.a Epifanes | 175 | 164 |
| Antioko V.a Eupator | 164 | 162 |
| Demetrio I.a Soter | 162 | 150 |
| Alexandro Balas | 154 | 145 |
| Demetrio II.a Nikator | 145 | 138 |
| Antioko VI.a Dioniso | 145 | 140? |
| Antioko VII.a Evergetes | 138 | 129 |
| Demetrio II.a Nikator | 129 | 126 |
| Seleuko V.a Filometor | 126 | 125 |
| Antioko VIII.a Grifo | 125 | 96 |
| Antioko IX.a Eusebio | 114 | 96 |
| Seleuko VI.a Epifanes | 96 | 95 |
| Antioko XI.a Epifanes | 95 | 92 |
| Demetrio III.a Eukarios | 95 | 88 |
| Antioko X.a Eusebio | 95 | 83 |
| Filipo I.a Filadelfo | 95 | 83 |
| Antioko XII.a Dioniso | 87 | 84 |
| Antioko XIII.a Asiarra | 69 | 64 |
| Filipo II.a Filorromano | 65 | 63 |
- Oharra: Atal honetan aurkitzen diren urte guztiak Kristo aurrekoak dira.
Erreferentziak[aldatu]
Bibliografia[aldatu]
- Historia Universal Oriente y Grecia, Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madrid 1930.
- Grecia cuna de Occidente de Peter Levi. Ediciones Folio S.A. (ISBN 84-226-2616-0).
- La Historia y sus protagonistas, Ediciones Dolmen, 2000.