Selman Abraham Waksman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Selman Waksman (1953)


Selman A. Waksman (Priluki, Errusia, 1888-Woods Hole, AEB, 1973) biokimikari eta mikrobiologo estatubatuarra izan zen, ukraniar jatorrikoa. Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen 1952. urtean.

Odessa hirian egin zituen oinarrizko ikasketak, eta 1910ean AEB-etara abiatu zen. Biokimikan doktoratu zen 1918an Berkeley-ko Unibertsitatean eta mikrobiologia irakasle aritu zen Rutgers-ko Unibertsitatean geroago.

Waksman-en ekarpen nagusia hainbat antibiotikoren aurkikuntzan datza. Bakterio patogenoen hazkuntza galerazten zuten substantziekin ikertuz aktinomizina, estreptomizina eta neomizina antibiotikoak aurkitu zituen. Estreptomizinaren aurkikuntzak, hain zuzen ere, Nobel Saria ekarri zion Waksman-i 1952an.

Aurkikuntza horren omenez, Eibarko Klub Deportiboak monolitoa altxatu zion Eibarko Arrate gainean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selman Abraham Waksman Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.