Semeno leinua
Semeno euskal jatorria zuen Erdi Aroko errege-etxea zen, X. mendetik XIII. mendera arte iraun zuena. Ramon Menendez Pidalen aburuz, Semenotarrek «Espainia europartu zuten».
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Lehendabiziko Semenoak IX. mendean Nafarroako zenbait eskualdeko duke edo erregeordeak ziren, Aritza iruindar leinuaren menpean zeudenak. Haien armarriko ikurrek erakusten dutenez, Arabakoak edo mendebaldeko Pirinioetakoak. Hala ere, lehen uste zen haien jatorrizko etxea Gaskonian zegoela.
905ean, leinuko Antso Gartzezek, kanpoaldeko laguntzari esker, Aritza leinuko Fortun Gartzea lekualdatu eta monarkia sendotu zuen. Hori zela eta, orduko iberiar musulmanek Banu Sanyo (arabieraz: بن سني; Antsoren semeak esan nahi duena) izena erabili zuten leinua aipatzeko.
Leinuko lehendabiziko errege nagusia Antso Nagusia zen, 1000 eta 1035 artean Iruñeko Erresuma ez ezik Aragoi, Gaztela eta Ribagorza eskubidez eta Leon konkistaz ere gobernatu zuena. Bartzelonako konde eta, ziur asko, Gaskoniako duke menpean izan zuen. Imperator totius Hispaniae ezizena hartu zuen. Hil ondoren, semeak bere lurraldeak banatu eta Semeno leinua hedatu zen.
Fernando Handia Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an, horrela leinuak Iberiar Penintsulako kristau lurralde guztiak zuen menpean. Alfontso VI.ak enperadore titulua eskatu zuen.
Alfontso I.ak laburki berreskuratu zituen leinuaren lurralde guztiak, Aragoi eta Nafarroari ezkontzaren bitartez Gaztela eta Leon erantsi zizkiotenean. Enperadore titulua ere eskatu zuen. Bera hil zenean, erresuma guztiak berriro banatu eta emakumeen eskuetan geratu ziren. Antso VII.a Nafarroakoa 1234an hil zirenean Semeno leinua bukatu zen.
Erregeen zerrenda [aldatu]
Letra beltzez enperadoreak. Parentesi artean titulua aldarrikatu zuten urtea.
Nafarroa [aldatu]
- 905–925 Antso I.a Gartzez
- 925–931 Semeno Gartzez
- 925–970 Gartzea I.a Santxez
- 970–994 Antso II.a Gartzez Abarka
- 994–1000 Gartzea II.a Santxez
- 1000–1035 Antso III.a Gartzez Nagusia (1034)
- 1035–1054 Gartzea III.a Santxez
- 1054–1076 Antso IV.a Gartzez Peñalengoa
Gaztela, Leon eta Galizia [aldatu]
- 1065–1072
- Antso II.a Gaztelan
- Alfontso VI.a Leonen
- Gartzea II.a Galizia eta Portugalen
- 1072–1109 Alfontso VI.a (1077) Gaztela, Leon eta Galician.
- 1109–1126 Urraka
- Galizia Borgoina leinuaren eskuetan 1111an.
Sobrarbe eta Ribagorza [aldatu]
Aragoi [aldatu]
- 1035–1063 Ramiro I.a
- 1063–1094 Antso I.a
- 1094–1101 Piarres I.a
- 1104–1134 Alfontso I.a (1109)
- 1034–1037 Ramiro II.a
- 1037–1162 Petronila
- Aragoi Bartzelonako kondeen eskuetan 1037an.
Viguera [aldatu]
- Viguera berriro Nafarroako Erresuman sartu zen 1030ean.