Semion Timoxenko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Semion Konstantinovitx Timoxenko
Semion Konstantinovitx Timoxenko
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Семён Константинович Тимошенко
Семе́н Костянти́нович Тимоше́нко
Jaio 1895eko otsailaren 18a
Furmanka, Besarabia (Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina)
Hil 1970eko martxoaren 31
Mosku (SESB, gaur egun Errusia)

Semion Konstantinovitx Timoxenko (errusieraz: Семён Константинович Тимошенко, Semën Konstantinovič Timošenko; ukraineraz: Семе́н Костянти́нович Тимоше́нко, Semen Kostiantynovych Tymoshenko) (Furmanka, Besarabia, Errusiar Inperioa, 1895eko otsailaren 18a - Mosku, 1970eko martxoaren 31) sobietar mariskala izan zen.

1917an Armada Gorriko kide egin zen. 1918-1920 urteetan Polonian barneratu zen militar taldearen komandante zen. Stalinekin eta Voroxilovekin batera Wrangelen osteen aurka borrokatu zen. Gerra zibila amaitutakoan alderdi komunistako kide egin zen, eta alderdiko batzorde zentraleko kide hautatu zuten. 1939an Finlandiaren aurkako gerran parte hartu zuen, eta han gerrarako dohainak erakutsi zituen. Poloniako ekialdea okupatu zuen ondoren eta 1940an mariskal egin zuten. 1941ean Alemaniako gudarostea gerarazi zuen Smolensken eta urte bereko azaroan Rostov berreskuratu zuen Errusiarentzat. 1942. urtean, ordea, Kharkiveko gudua galdu zuen eta Georgi Zhukovek okupatu zuen haren kargua. 1945-1947 urteetan Txinan izan zen, eta txinatar gudarostea berrantolatzeko lanetan jardun zuen. 1955-1960 urteetan Minsk aldeko gudarosteko buruzagia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semion Timoxenko Aldatu lotura Wikidatan