Semita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntzalaritzan eta etnologian, semita (hebreeraz: שם, "izen"; arabieraz: ساميّ‎) Asiako mendebaleko herri multzoa eta haien ondorengoa da. Izena Semengandik, Noeren semearengandik, jaso dute, haren ondorengotzat jotzen baitira semitak. Egungo Arabiako iparraldetik abiatu ziren herri semitak, olde berezietan, Asiako hego-mendebalerantz, Afrikako ipar-ekialderantz eta Afrikako ekialderantz. K. a. 5000. urtean kokatu ziren akadiarrak Mesopotamian; K. a. 3000. urtean heldu ziren amortarrak Mesopotamiara eta Babilonia sortu zuten; K. a. 2000. urtean sortu zituzten aramaiarrek beren erreinuak Sirian eta Eufrates ibaiaren goi arroan; K. a. 2000. urtean abiatu ziren hebrearrak Mesopotamiatik Kanaan aldera; K.a. XV. mendean heldu ziren feniziarrak Kanaango iparraldeko kostaldera; K. o. III-IV. mendeetan jo zuten abisiniarrek Etiopia aldera eta bertako herri beltzekin nahasi ziren, eta K.o. VII. mendean hasi ziren arabiarrak Asiako mendebalerantz, hegorantz eta ekialderantz zabaltzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semita Aldatu lotura Wikidatan