Sendotasun (estatistika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, sendotasuna edo jasankortasuna zenbatesle, eta zabalago, estatistika-prozedura edo tresnei buruz bilatzen den propietate bat da. Zenbatesle bat edo bestelako estatistika-tresna bat sendoa edo jasankorra dela esango da, horien garapen eta kalkuluan ezarritako eredu, suposizio eta hipotesiak guztiz bete ez arren, zenbatesle eta tresna horiek baliozkoak izaten eta bere propietateak atxikitzen jarraitzen dutenean.

Adibidez, batez besteko aritmetiko sinplea zenbatesle sendoa ez dela esaten da, aurretik espero ez baina azal daitezkeen outlier edo muturreko datuen eraginaren pean geratzen delako neurri handi batean. Honako datu hauetarako zentroa edo batez bestekoa 10 izatea espero bada ere

10- 10 - 10 - 10 - 10 - 100

batez besteko aritmetikoak 150/6=25 emaitza erakusten du, 100 balioa duen muturreko datuaren mendean geratu delako. Kasu hauetarako, mediana zenbatesle sendoa dela esaten da, 100 datua barneratura ere, Me=10 emaitza lortzen delako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]