Senj

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Senj

Senj
bandera

armarria

Italieraz Segna
Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Lika-Senj eskualdea
Koordenatuak

44°57′N 14°54′E / 44.950°N 14.900°E / 44.950; 14.900Koordenatuak: 44°57′N 14°54′E / 44.950°N 14.900°E / 44.950; 14.900

Senj non dagoen adierazten duen Kroazia-ko/-go/-eko mapa
Senj
Eremua 658 km²
Posta kodea 53270
Biztanleria 8.132 bizt. (2001)
Dentsitatea 12,36 bizt./km²
http://www.pazin.hr

Senj (italieraz Segna, alemanieraz Zengg, latinez Senia) Kroaziako Lika-Senj eskualdeko hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adriatikoko kostaldean kokaturik dago, Vratnik (694m) mendiaren azpian. Mendi honek banatzen ditu Velebit eta Gorski Kotar mendikateak. Bere kokapenagatik bora izeneko haizeak jotzen du Senjen, Adriatikoko herririk hotzenaren fama duelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nehaj gotorlekua

Kuk mendixkan jadanik bizi ziren iliriar leinuetako lapodeak duela 3.000 urte. Greziarrek K.a. IV mendean Attienities kanpalekua aipatzen dute eta K.a. II mendean erromatarrek Senia sortu zuten iliriarren aurka ekiteko. Dalmaziar kostaldeko kai garrantzitsuena izan zen beraientzat, Kvarneko golkoa (erromatarrek Mare Quaternarium deiturikoa) kontrolatzen baitzuten bertatik.

V mendean avaro eta kroaziarrek hiria arpilatu eta bertan finkatu ziren. 1169an Senjeko elizbarrutia sortu zen. 1184ean Bela III.a Hungariakoak Tenpluko ordenari eman zion hiria eta 1271ean Krk uharteko Frankopan familiak eskuratu zuen.

Otomandarren eta veneziarren aurka babesteko 1469an kapitaintza militarra ezarri zen Senjen eta herriak inguruko herrietako milaka errefuxiatu hartzeko tokia sortu zituen. 1558an Nehaj muinoan Nehaj gotorlekua eraiki zen. Otomandarren aurkako borroketan Uskociak nabarmendu ziren. Hauek gerrilla taktikak erabiltzen zituzten kortsario kroaziarrak ziren. Habsburgotarrek 1617an Venezia eta Konstantinoplarekin bake itunak sinatzean Uskociek alde egin behar izan zuten Senjetik.

XVIII mendean Rijeka eta Karlovac arteko Josefina errepidea Senjetik pasatu zen eta herriak azpiegiturak modernizatzeko aprobetxatu zuen, batez ere kai ingurua. Trenak ordea Senj ekidin zuen eta merkatal itsasuntziek Rijeka eta Trieste hobetsi zituzten.

Bigarren Mundu Gerran kroaziar partisanoek italiar faxistak kanporatu zituzten eta horniketa kai gisa erabili zuten Senj. 1943an Alemania naziko Luftwaffeak bonbakatu eta hiriaren erdia suntsitu zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Senj)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 9 13 17 22 26 29 29 24 19 14 8 18.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 6 9 13 18 20 19 17 12 9 3 11
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81 71 94 104 104 99 66 84 140 198 173 140 1353.8
Iturria: Weatherbase[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nehaj gotorlekua (Tvrđava Nehaj): Uskociek 1558an jasotako gotorlekua da. Nehaj izena eman zioten (kroazieraz "ez arduratu") herritarrei esanez ez zitezela arduratu beraiek babestuko baitzituzten erasotzaileengandik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Senj Aldatu lotura Wikidatan