Senkaku uharteak
Senkaku uharteak (japonieraz: 尖閣諸島, Senkaku Shotō) edo Diaoyu uharteak (txinera tradizionalez: 釣魚台群島; txinera sinplifikatuz: 钓鱼台群岛; pinyineraz: Diàoyútái Qúndǎo), Japoniak kontrolaturiko uharteak dira, nahiz eta bai Txinako Herri Errepublikak bai Txinako Errepublikak uharteen gaineko kontrola bereganatu nahi duten.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1972. urtean Ameriketako Estatu Batuek Senkaku uharteen jabetza Japoniaren esku utzi zutenetik, Txinak etengabe eskatu du pusketa horien gaineko jabegoa. Ez Txina kontinentalak bakarrik, Taiwanek ere bai[1].
2012ko irailean Japoniako Gobernuak artxipelagoaren jabearekin negoziatu eta uharte bakoitza 20,7 milioi euroan erosiko duela adierazi ondoren[2], Txinako Gobernuak neurriak hartuko zituela ohartarazi zion eta herrialde bien arteko tirabira politikoak berriro hasi ziren.
Kokapena [aldatu]
Senkaku uharteak Taiwan uhartearen eta Japoniaren artean daude, Ryukyu uharteen ondoan Ekialdeko Txinako itsasoan.
| No. | Japoniar izena | Txinatar izena | Kokapena | Azalera (km2) | Lekurik altuena (m) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | Uotsuri-shima (魚釣島)[3] | Diaoyu Dao (釣魚島) | 25°46′N 123°31′E / 25.767°N 123.517°E | 4.32 | 383 |
| 2 | Taishō-tō (大正島)[4] | Chiwei Yu (赤尾嶼) | 25°55′N 124°34′E / 25.917°N 124.567°E | 0.0609 | 75 |
| 3 | Kuba-shima (久場島)[5] | Huangwei Yu (黃尾嶼) | 25°56′N 123°41′E / 25.933°N 123.683°E | 1.08 | 117 |
| 4 | Kita-Ko-jima (北小島)[6] | Bei Xiaodao(北小島) | 25°45′N 123°36′E / 25.75°N 123.6°E | 0.3267 | 135 |
| 5 | Minami-Ko-jima (南小島)[7] | Nan Xiaodao(南小島) | 25°45′N 123°36′E / 25.75°N 123.6°E | 0.4592 | 149 |
| 6 | Oki-no-Kita-iwa (沖ノ北岩)[8] | 大北小島/北岩) | 25°49′N 123°36′E / 25.817°N 123.6°E | 0.0183 | nominala |
| 7 | Oki-no-Minami-iwa (沖ノ南岩)[9] | Da Nan Xiaodao (大南小島/南岩)GSI, map 7</ref> | 25°47′N 123°37′E / 25.783°N 123.617°E | 0.0048 | nominala |
| 8 | Tobise (飛瀬)[10] | Fei Jiao Yan (飛礁岩/飛岩) | 25°45′N 123°33′E / 25.75°N 123.55°E | 0.0008 | nominala |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «Balio handiko lur puskak», Berria, 2010-09-25, http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-25/021/004/balio_handiko_lur_puskak.htm
- ↑ «Japoniako Gobernuak Senkaku irlak erosiko ditu», Berria, 2012-09-06, http://paperekoa.berria.info/harian/2012-09-06/017/004/japoniako_gobernuak_senkaku_irlak_erosiko_ditu.htm
- ↑ GSI, 魚釣島 (Uotsuri shima).
- ↑ GSI, 大正島 (Taishō tō).
- ↑ GSI, 久場島 (Kuba shima).
- ↑ Google Maps, 北小島 (Kita Kojima); GSI, 北小島 (Kita Kojima).
- ↑ Google Maps, 南小島 (Minami Kojima)
- ↑ GSI, 沖ノ北岩 (Okino Kitaiwa).
- ↑ GSI, 沖ノ南岩 (Okino Minami-iwa).
- ↑ GSI, 飛瀬 (Tobise).
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Sentaku uharteen satelite bidezko irudia.
Koordenatuak: 25°44′41.49″N 123°28′29.79″E / 25.7448583°N 123.4749417°E