Senpere
Wikipedia(e)tik
|
Senpere |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Saint-Pée-sur-Nivelle | ||
| Antolaketa Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Uztaritze |
||
| Alkatea | Christine Besonart (2008-2014) | ||
| Herritarra | senpertar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 65.08 km2 | ||
| Garaiera | 10-227 m. | ||
| Distantzia | km Baionara | ||
| Postakodea | 64310 |
||
| Biztanleria | 5,106 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 78,5 bizt/km² | ||
| www.saint-pee-sur-nivelle.com | |||
Senpere Lapurdiko udalerria da eta Lapurdi Erdialdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Etxeal eta Auzoak
- Ahantzenborda
- Altziburua
- Amotz
- Amezpetu
- Artzirin
- Bidegurutzea
- Cherchebruit
- Elbarron
- Errotaberria
- Herburua
- Hergarai
- Ibarron
- Ihintz
- Laputzagaraia
- Larreondoa
- Lizartea
- Olha
- Olhaso
- Othea
- Uhaldekoborda
- Urguri
- Uzgain
- Xerrenda
- Zirikolatz
[aldatu] Ingurune naturala
Hiru erreka aipagarrik gurutzatzen dute udalerria[1], beraien ibaiadarrekin batera: Urdazuri, Basarun erreka eta Uhabiak.
Udalerriko lurretan, Urdazuri errekara Lizuniako erreka, Opalazioko erreka, Uzkaingo erreka, Arraioko erreka, Xuhailko erreka, Etxeberriko erreka, Tontoloko erreka eta Amezpetuko erreka isurtzen dira.
Uhabia erreka aldiz, udalerriko lurretan bertara isurtzen diren Zirikolatzeko erreka (eta bere ibaiadarrak), Besaingo erreka eta Uroneko errekaz elikaturik dago.
Ostolapeko erreka, Basarun erreka txikira isurtzen da udalerriko lurretan.
Urloko erreka, Errobi ibaiaren zeharkako ibaiadarra dena ere udalerritik igarotzen da.
Horretaz gain, herrigune nagusitik ekialdera Senpereko aintzira dago.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Ahetze eta Arrangoitze iparraldean.
- Donibane Lohizune eta Azkaine mendebaldean.
- Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi (azken biak Nafarroa Garaian) hegoaldean.
- Uztaritze, Zuraide eta Ainhoa ekialdean.
[aldatu] Toponimia
Saint-Pée-sur-Nivelle frantsesezko toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Sanctus Petrus d'Ivarren (1233, Baionako eskutitzak[3]), S-Pé (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza), Sainct-Pee de Labour (1690[2], Cantelliren eskutitzak), Saint-Pee-d'Ibarren (1736[2], Baionako elizbarrutiaren erregistroa[4]) eta Beaugard (1793[2]). Batzutan Saint-Pée-d'Ibarren ere izan du izena[5], egun Ibarron auzoak mantendu duen izena.
Senperek okzitanieraz Sent Pèr de Nivela eta aragoieraz San Per d'Ibarra izenak ditu.
Auzoen toponimoak ere urteen poderioz ere aldatu dira:
- Amotz 1506an izan zen aipatua[2] (Languedocen baimenak[6]).
- Ibarronek, berriz, itxura bi izan ditu: Ibarre en Labort eta Ybarre (1450[2] biak, Nafarroako paperak[7]).
- Ihintz Ihins izan du izena (1863, Raymondek aipatua[2]).
- Olha (1863, Raymondek aipatua[2]) frantsesez Ola da.
- Azkenekoz, Urguri Urgoury izan da (1863, Raymondek aipatua[2]).
[aldatu] Historia
1790ean, Senpere Uztaritzeko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen. Kantonamendu horretan, Ahetze eta Senpere udalerriak zeuden sarturik[2].
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1995-2001 | Pierre Irigoien | ||
| 2001-2014 | Christine Bessonart |
[aldatu] Herri eta hiri senidetuak
[aldatu] Ekonomia
Senpereko merkatua XIX. mendean hasi zen garrantzia hartzen, Sarakoaren bizkarrean[5]. Udalerria Ezpeletako piperraren sor-markaren lurraldearen barruan dago.
Udalerrian 1983an, Woolmarken logoa osatzen zuten ardien fotografia atera zuten[9].
[aldatu] Biztanleria
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2006ko biztanleria behin-behinekoa da (iturria: INSEE)])
[aldatu] Garraiobideak
D3, D4, D255, D305, D307, D855, D856 eta D918 errepide departamentalak udalerritik igarotzen dira.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
1968an, 2.422 biztanleetatik 2.050 euskaldunak ziren, herriko euskalkia lapurtera izanik[10].
Phillippe Veyrinek[5] herria buruzko euskarazko esaera zahar hau aipatzen du: Senpertarrak, belhaun buru handiak.
[aldatu] Kirolak
Herriak Frantziako 3. maila federalean jokatzen duen errugbi taldea du (Saint-Pée Union Club).
Gantchiki Harotcha senperetar gazteak 1857 edo 1858an, eskumuturrean gaztainondoko adarrak erabiliz jarri eta xistera asmatu zuen[5].
[aldatu] Bestak eta ospakizunak
Senpereko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, Jondoni Petrietan.
Horrez gain, urtero Seaskak antolatutako Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaialdia bertako aintziraren inguruan ospatzen da.
[aldatu] Senpertar ezagunak
- Gratien Adema "Zaldubi" (1828-1907), idazlea.
- Jean Barbier, (1875-1931) apaiza eta euskarazko idazlea.
[aldatu] Ikustekoak
- Larreondoan gaztelu zahar bat dago, 85 metroko altueran.
- Ur-errotak: Ibarron auzoarena 1652an auzolanean eraikia izan zen, jauntxoen arrunkeria-eskubidea urratuz. Senpereko jaunek hiru errota zuten. Eraiki zenean, jauntxoek protesta egin eta herriak haiekin akordio bat lortu zuen[5]. Atean duen inskripziok honela dio: Hau da errota senpereco herriac eraguinaracia. 1652[5].
- Senpereko eliza, XVIII. mendeko erretaula duena[11]
- Senpereko gaztelua, non Pierre de Lancre 1609an bizi zen, Lapurdiko ezagunenetakoa. Herriaren ekialdean dago.
|
Ibarron auzoko pilotalekua |
[aldatu] Ekipamenduak
[aldatu] Hezkuntza
Senperek haur-eskola bi, publikoa eta pribatua (Saint-Joseph), ikastetxe bat (Arretxea), nekazal-lizeo pribatu bat (Saint-Christophe) eta ikastola bat ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 2,6 2,7 2,8 2,9 Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ 1736ko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ 5,0 5,1 5,2 5,3 5,4 5,5 Philippe Veyrin "Les Basques"Arthaud, 1975, ISBN 2 7003 0038 6
- ↑ Languedocen baimenak, Artxibo inperialak, PP, 45
- ↑ Nafarroako Erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Hiri senidetuen urtekaria
- ↑ Stratégie.fr : Woolmark
- ↑ Auñamendi Entziklopedia: Senpere
- ↑ Palissy datu-basea
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Herriko webgune ofiziala
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabidea
- (Euskaraz) Senpereko gazteluari buruzko artikulua hiru.com webgunean
| Senpereko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Ahantzenborda · Altziburua · Amotz · Bidegurutzea · Cherchebruit · Elbarron · Errotaberria · Ibarron · Ihintz · Olha · Uhaldekoborda · Urguri · Xerrenda |
||
| Lapurdiko udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |
||