Sentimendu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sentimendua gogo aldarte bat da, bai eta gogo aldarte horrek dakarren emozio kontzeptualizatua ere.

Emozio eta sentimendu hitzak ez dira sarri bereizten. Kontzeptu biak estuki lotuta badaude ere, ez dute gauza bera esan nahi. Emozioa eta sentimendua iraupenaren eta bizitasunaren arabera bereizten dira. Emozioa laburragoa eta biziagoa da. Sentimenduak gehiago irauten du eta ez da han bizia.

Sentimendua pentsamenduarekin lotuta dagoelako gertatzen da. Beraz, sentimendua pentsatutako eta sentitutako emozioa da, eta emozio hori sorrarazi duen estimulurik ez dagoenean ere mantendu egiten da. Ezinezkoa da estimulu jakin batek sorrarazten duen erreakzio fisiologiko emozionala kontrolatzea, baina sentimendua aldatu egin daiteke, bizitako emozioarekin lotzen den sentimenduaren arabera.

Sentimendua eta emozioa, desberdinak izanda ere, mundu berekoak dira, afektuen mundukoak, alegia.

Sentitzeko eta adierazteko era haurtzaroan sortzen hasten da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]